"BEGISARE", GIPUZKOAN ERRETINOSI PIGMENTARIAK ERAGINDAKOEN ELKARTEA 97, urte erdialdera sortu zen zenbait gipuzkoar kaltetuk gure gaixotasunaren inguruan somatutako hutsune garrantzitsuei erantzuteko asmotan ; horretarako bada , erabaki genuen gure posibilitateen arabera ahaleginak bateratzea.
Honako hauek azpimarratuko genituzke finkaturiko helburuen artean:
- R.P.ren inguruan lanean diharduten oftalnologo,genetista nola beste profesional, zientifiko eta ikerketa taldeei laguntza eta kolaborazioa eskeintzea.
- Gure gaixotasuna dela eta sortuko liratekeen medikuntza edo zientzi mailako edozein aurrerapeni buruz informazio puntuala luzatzea bazkideei.
- Nola Administrazio Publiko desberdinak, hala Gizartea orohar,ikusmen urritasunek suposatzen duten problematikaren inguruan konzientziatu gure jomuga eta intentzio direnetan kolaboratu dezaten: autonomi pertsonal egokia eta lan, kultura... munduan integrazio osoa lortzea.
- Azkenik, ez ordea garrantzi gutxiagokoa delako, kaltetuak eta beraien senitarteko eta lagunek heuren egoerari aurre egiten laguntzea beharrezkoa den "onartzea" lor dezaten, zeren eta komenigarria da horretarako antzeko arazoak dituzten pertsonekin iritzi eta experientziak elkartrukatzea.