Archive for iraila, 2015

Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna 2015 iragartzeko kartelak

Iragarki kartelak egin ditugu eta posta elektronikoz, sare sozialen bitartez , web orrian, whatsap-aren bidez eta Donostiako hainbat lekutan inprimatu eta jarriz hadatu ditugu. Jende ezberdina erakartzeko modu egokia izan da, erretinosi pigmentarioarekin erlazionaturiko jendea ezezik, gure gaixotasunarekin zerikusirik ez dutenak ere azaldu ziren.

Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna 2015 Diario Vasco egunkariko iragarkietan

Diario Vasco-k Retinosis Gipuzkoa Begisare-ri emandako laguntzari esker Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna iragarrita azaldu da prentsan nahiz web digitalean ekimena ospatu baino bi aste lehenago. Guzti honek Erretinosi Pigmentarioarekin zer ikusirik ez duen jende asko gerturatu arazi du ekimenera, gure sentsibilizazio lanean aurrerapauso haundia bilakatuz.

Igandea 09/27: Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna

Aurreko urteetan egin bezala, aurten ere ERRETINOSI PIGMENTARIOAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko asmoz kalera aterako gara gure gaixotasunaren berri eman, ikusmen-urritasun hau dela eta pairatzen ditugun mugapenen inguruan sentsibilizatu eta balizko sendabide baten topaketan ikerketak duen ezinbesteko garrantzia azaltzeko. (gehiago…)

  • Page 1 of 2
  • 1
  • 2

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE