• Home
  • /Baja Vision /Arrasateko Arizmendi Ikastolako Almen egoitzan ikusmen murriztuaren inguruan sentsibilizazioa
Print Friendly, PDF & Email

Arrasateko Arizmendi Ikastolako Almen egoitzan ikusmen murriztuaren inguruan sentsibilizazioa

Donostia, 2019/04/30

Ezinezkoa da ukatzea, ikusmen murriztua daukagunok, arazo bat dugula. Baina aldi berean, ausartuko ginateke esaten begiekin ikusi ez daitezken gauzak sentitzeko (ikusteko) ahalmen berezi baten jabeak ere bagarela.

Hori gertatu zitzaigun asteartean Arrasateko Arizmendi Ikastolara hurbildu ginenean, han jasotako begiekin ikus daitekena baino haratago doa.

Goizeko lehenengo ordutan heldu ginen Almenera, Arizmendi Ikastolak Eskoriatzan duen egoitzara Retinosis Gipuzkoa Begisareko Rakel, Feli, Amaia eta Itsaso. Berehala gerturatu zitzaizkigun gure gidari eta laguntzaile izango ziren anderenoak, Aitziber, Kristina eta Miriam. Gela handi batera joan ginen eta han zeuden, 69 ume, 8-9 urtekoak, lurrean eserita, ixiltasunean, gure azalpenak entzuteko zain.

Gure azalpenak oso adi entzun ostean, aurretik prestatu zituzten galderak luzatzeko txanda zen. Garbi ikusi genuen gaia landuta zutela eta gaiaz jakinmina adierazten zuten galderak egin zizkiguten. Oso interesgarria egin zitzaigun atal hau. Azkenengo ekintza jolasekin lotuta zegoen, berauen bitartez lortzen baitugu haurrak ikusmen murriztua nahiz itsutasuna beraien azalean sentitzea.

Jolaslekura jaitsi ginen eta 6 taldetan antolatu genituen ikasleak. Lehenengo taldeak, tuneleko ikusmena simulatzen duten konoak jarri eta porteri batetan jaurtiketak egiten zituzten,ea atezainak (baita ere konoarekin)  gelditzen zuen. Bigarren taldekoek saski batera baloia sartzen ahalegindu ziren, konoak jarrita, noski. Hirugarrenek binaka jarri ziren eta batek bestea gidatzen zuen, bigarrenak antifaz  beltza jarrita zeraman eta.  Ederki nabarmendu genuen aurretik ikusia zuten “Nola elkar-eragin ikusmen desgaitasuna duen pertsonarekin 10 pausotan” deritzon bideoa ondo landua zutela. Beste talde batek, konoak jarrita bi marrazki artean zeuden ezberdintasunak topatu behar zituzten. Bostgarren taldekoek “tres en raya” jolastu zuten, konoak jarrita, noski. Eta azkenengo taldeak, betaurreko birtualak eta Tengo Baja Visión VR Appa medio, ikusmen murriztuak  eduki dezaken sintoma ezberdinak esperimentu ahal izan zituzten.

Aktibitate bakoitzarekin 10bat minutu pasa ostean, taldeak aktibitatea aldatu egiten zuen, eta horrela, ordubeten, denok pasatu ziren aktibitate guztietatik.

Aipagarria egin zitzaigun ikasleen eta andereñoen inplikazioa, gogoz ibili ziren, eta anderenoak asko lagundu zuten, bai antolatzen eta baita aktibitateak aurrera eramaten ere.

Egun zoragarri hau bukatzeko, kafe eta pasta batzuk ezkeini zizkiguten, zer gehiago eskatu? Eta gainera, agurtzerakoan, datorren urtean berriro joateko gonbidapena luzatu ziguten.

Mila esker Kristina, Aitziber eta Miriam, datorren urtean hor egongo gara, noski!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE