• Home
  • /Archive by category 'Egindako ekitaldiak Gipuzkoa'

Archive for ‘Egindako ekitaldiak Gipuzkoa’

ERRETINOSI PIGMENTARIOAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Donostian, 2019/09/16

Aurreko urteetan egin bezala, aurten ere ERRETINOSI PIGMENTARIOAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko asmoz kalera aterako gara gure gaixotasunaren berri eman, ikusmen-urritasun hau dela eta pairatzen ditugun mugapenen inguruan sentsibilizatu eta balizko sendabide baten topaketan ikerketak duen ezinbesteko garrantzia azaltzeko. (gehiago…)

SuperAmara supermerkatuetako langileei zuzendutako erretinosi pigmentarioaren eta ikusmen murriztuaren inguruko formakuntza.

2019/08/26 Donostian,

Retinosis Gipuzkoa Begisare Elkarteak, SuperAmararen laguntzaz, Erretinosi Pigmentarioaren eta “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren inguruko formakuntza eskainiko die bi aste hautan bertako supermerkatuetan lan egiten duten langileei. Honen bitartez, ikusmen murriztuak orokorrean dakartzan zailtasunak ete bereziki, erretinosi pigmentarioak dituenak, ezagutu eta baldintza hau duten pertsonak era egoki batean lagundu ahal izatea izango da helburu nagusia. (gehiago…)

Retinosis Gipuzkoa Begisare Arrasateko Santa Teresa- Arizmendi Ikastolan

Arrasate Mondragón, 10/06/2019

Retinosis Gipuzkoa Begisare, astelehenean berriro ere, Arrasateko Arizmendi Ikastolan egon zen, baina oraingoan Arizmendi Santa Teresa ikastetxean, Erretinosi Pigmentarioaren eta Ikusmen Murriztuaren inguruaren nondik norakoak azaltzen. Oraingoan, 5 eta 6 urte bitarteko haurtxoak izan ziren hartzaileak. (gehiago…)

Ikusmen murriztuaren inguruan Irunen egin den kanpaina zabala amaitu da

Apirilean eta maiatzean Retinosis Gipuzkoa Begisarek hainbat egintza burutu ditu Irunen bertako biztanleak ikusmen murriztuarekiko sentsibilizatzeko, bereizgarria zabaltzeko eta ikusmen-akatsak dituztenekin giza-interakzioa hobetzeko. (gehiago…)

Arrasateko Arizmendi Ikastolako Almen egoitzan ikusmen murriztuaren inguruan sentsibilizazioa

Donostia, 2019/04/30

Ezinezkoa da ukatzea, ikusmen murriztua daukagunok, arazo bat dugula. Baina aldi berean, ausartuko ginateke esaten begiekin ikusi ez daitezken gauzak sentitzeko (ikusteko) ahalmen berezi baten jabeak ere bagarela. (gehiago…)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE