Datu pertsonalen babesa eta informatu osteko baimena
  • Home
  • /Datu pertsonalen babesa eta informatu osteko baimena
Print Friendly, PDF & Email

Datu Pertsonalak Babesteko arautegia betez, jakinarazi nahi dizugu dokumentu honen bitartez eta elkartearekin duzun harremanaren zehar emandako datu pertsonalak Begisare (hain zuzen, Gipuzkoan erretinosi pigmentarioak eragindako pertsonen elkartea) elkartearen tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, elkartearen helburuak betetzeko, bere zerbitzuak eskaintzeko, bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko eta honen ondorioz sortu daitezken eginkizunak betetzeko erabiliko dira.

Zure datu pertsonalak isilpeko moduan erabiliko dira. Begisarek zure datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko konpromisoa dauka eta datu pertsonalak babesteko legedia betetzen du. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak zure baimena, eskatutako zerbitzuak emateko tratamenduaren beharra, legezko eginkizunak betetzea edota tratamenduaren erantzulearen legezko interesa (esate baterako, zure interesekoa izan daiteken informazioa bidaltzeko) dira.

Datu pertsonalen tratamendua paperean eta informatikoki egin daiteke. Kontrakoa ez badiguzu adierazten, zeure datuak epe-mugarik gabe gorde litezke, elkarteak ematen dituen zerbitzuak modu egokian kudeatu ahal izateko eta bere legezko helburuak eta eginkizunak bete ahal izateko.

Dokumentu hau onartzeak esan nahi du onespen espresua ematen duzula, adierazitako helburuen baitan, zure datuak tratatzeko. Interesdunak onespen eta baimen zehatza ematen diote Begisareri bere datu pertsonalak (osasun datuak barne) jasotzeko eta tratatzeko, goian zehaztutako baldintzen baitan. Interesdunak onespen eta baimen zehatza ematen diote Begisareri bere datu pertsonalak (osasun datuak barne) Administrazio Publikoei, erakunde pribatuei, aseguru etxeei eta bestelako hirugarren pertsonei komunikatzeko, eskatutako zerbitzuak burutzeko beharrezkoa denean eta elkartearen legezko helburuak eta administrazio lanak betetzeko beharrezkoa denean.

Elkarteak antolatutako ekintzetan Begisarek argazkiak eta bideo grabaketak egin ditzake eta beraz, partaideen irudia eta ahotsa tratatua izan daitezke. Interesdunak baimen zehatza ematen dio Begisareri bere irudia eta ahotsa elkarteak garatutako argitalpenetan (internetekoak barne) azaltzeko, bai paperez bai digitalki.

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena edonoiz ezeztatu edo gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, elkartera jo dezakezu, helbide honetan: Begisare, Etxaide kalea, 14, 6. Solairua, 20005 Donostia (Gipuzkoa), edo posta elektroniko honen bitartez: info@begisare.org. Eskaerarekin batera, zure Nortasun Agiri baten kopia bidali beharko duzu. Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE