• Home
  • /2016ko berriak /Ikusmen urritasuna, Erretinosi Pigmentarioa eta “Ikusmen Murriztua dut” bereizgarriaren hedapena Oñatin
Print Friendly, PDF & Email

Ikusmen urritasuna, Erretinosi Pigmentarioa eta “Ikusmen Murriztua dut” bereizgarriaren hedapena Oñatin

Datorren abenduaren 13an, asteartea, Oñatiko herriak izango du Erretinosi Pigmentarioa, Ikusmen Murriztua eta “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria zer den gertutik ezagutzeko aukera. Hitzaldia Oñatiko Udalaren Gizarte Zerbitzuen sailaren babesarekin antolatu da, arratsaldeko 17.00etan hasiko da eta Oñatiko Kultu-Etxeko Aretoan ospatuko da. Aurreko solasaldietan gertatu bezala, Erretinosi Pigmentarioa zer den eta Ikusmen Murriztua erakartzen duten gaitzen berri ematea da xedea. Era berean, Ikusmen Murriztua duten pertsonak errazago identifikatu eta berauen interakzio soziala hobetzeko asmoz diseinaturiko “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria ezagutera eman nahi dugu. Beste behin, jardunaldi honetan parte hartzera animatzen zaitugu bai zu baita bizi dugun egoera gertuagotik ezagutzeko jakinmina duten zure senide eta lagunak ere. Kontzejupetik aldizkariak berria iragarri du bere orrien artean eta udaleko web orriaren bitartez sartu daiteke. El Diario Vasco egunkarian ere azaldu da eta hurrengo loturan irakurri dezakezu: El Diario Vasco, Oñati

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE