• Home
  • /Ikusmen murriztua /El distintivo TENGO BAJA VISIÓN se consolida gracias al apoyo de asociaciones de personas con discapacidad visual y especialistas en baja visión
Print Friendly, PDF & Email

El distintivo TENGO BAJA VISIÓN se consolida gracias al apoyo de asociaciones de personas con discapacidad visual y especialistas en baja visión

2019/10/07

 

Ikusmenaren Astearen baitan, ikusmen-urritasunak dituzten pertsonen 30 elkartek baita ikusmen murriztuan adituak diren 200 bat profesionalek ere Ikusmen Murriztua Dut bereizgarria aurkeztuko dute Estatu espainiarrean egoera hau bizi duten gizon-emakumeekin interakzioa hobetze-aldera. Itsutasuna baino ohikoagoa da baina gaur egun ez du ez tratamendu farmakologikorik, ezta kirurgia bidezko konponbiderik ere.

 

Ikusmenaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Retinosis Gipuzkoa, Retina Bizkaia, Retinosis Araba, Begiris eta Itxaropena elkarteak, ikusmen murriztua ezagutera ematea, honek dakartzan ondorioen ulergarritasuna erraztea, egoera hau bizi duten gizon-emakumeekin interakzioa hobetzea eta ikusmen murriztuaren existentziaren inguruan gizartea sentsibilizatzea helburu dituen eta Estatu espainiarean egingo den Ikusmen Murriztua Dut bereizgarriaren aurkezpenera atxikiko dira.

 

Bereizgarria ezagutera eman eta ikusmen murriztua duten pertsonen eguneroko bizitza errazteko xedearekin, Estatu espainiarrean diharduten eta ikusmen-urritasunak dituzten pertsonen elkarte baita ikusmen murriztuan adituak diren profesionalek ere ekimen honekin bat egin dute. Estatu espainiarrean milioi bat pertsona baino gehiagok du ikusmen murriztua.

 

Ikusmen murriztua itsutasuna baina maila bat gutxiago da eta egun ez du sendabiderik. Ikusmen murriztua eragiten duten gaixotasunek, besteak beste, endekapen-makularra, glaukoma, magna miopia, erretinopatia diabetikoa, aniridia, erretinosi pigmentarioa eta erretinaren beste distrofia batzuk, edo zain optikoan arazoak, ikusmen narratsa, erdiguneko, ikusmen-periferiko nahiz ikuseremuaren zati baten galera bezalako sintomak erakartzen dituzte.. Estatu espainiarrean milio bat pertsona baino gehiagok du egoera hau.

 

Ikusmen murriztua ez betaurreko ez tratamentu farmakologiko ezta ebakuntzarekin ere ezin zuzen daiteke eta hortaz, egunerokotasunak barnebiltzen dituen hainbat jardueren burutzea zaildu eta/edo ezintzen du. Biztanlegoaren gehiengo batek ikusmen murriztua duten pertsonen existentzia bera ez du ezagutzen. Ezjakintasun honek ulertezintasun handia eragiten du; batik bat, sarri gertatzen den moduan, eragindako pertsonak itxuraz osasuntsuak diren begi eta begirada baditu. Hainbat gizon-emakumek eguneroko zenbait jarduera burutzea ahalbidetzen dien ikusmen-hondarra izan arren, beste hainbat ekintzetarako laguntza edo bastoi txuria edota gida-txakurra behar izaten dituzte.

Ikusmen Murriztua Dut bereizgarriak ikusmen murriztua duten gizon-emakumeak identifikatzen eta, beraz, pairatzen duten ikusmen-galeraren ondorioz izan ditzaketen ezohiko portaeren interpretazio okerra ekiditen laguntzen du. Esate baterako, pertsona berdina batzutan agurtzea eta bestetan ez, kalean albo batera ez egitea, polikiegi ibiltzea, estropozu egitea, haur, kale-argi, eserleku batekin tupust egitea, sarrera edota irteera ez topatzea edo besteentzako nabarmena den zerbait galdetzea.

 

Ikusmen murriztua ikusgarri egiten eta, hortaz, txapa edo besokoa daraman pertsona ikusmen murriztua duen gizon-emakume bezala identifikatzen duen bereizgarria bakarrik edo bastoi txuri baita gida-txakurrarekin batera ere erabil daiteke, persona hori guztiz itsua ez dela adieraziz, hots, gizon-emakume horrek ikusmen-hondar erabilgarria duela.

 

 

Kanpainaren hedapena: #IkusmenMurriztuaDut

 

Bereizgarriaren zabalpenari ahalik eta hedapen nabarmenena emateko  Ikusmen Murriztua Dut irudia hainbat euskarri publizitariotan ezarriko da, hara nola, espainiar hirietako hiri-altzarietan, eta merkataritza guneetan. Ikusmen Murriztua Dut proiektuaren sustatzaileek ekarpen txiki bat eskatzen diete herritarrei: publizitate-euskarriren bat ikustean argazki bat atera eta #IkusmenMurriztuaDut hashtagpean sare-sozialetara igo dezatela.

 

Halaber, ikusmen-urritasunak dituzten pertsonen elkarteak eta ikusmen murriztuan adituak diren espezialistak egoera hau duten pertsonei proiektuaren azalpenak ematen, bereizgarria banatzen eta beraien zentruak “Ikusmen Murriztua Dut – Hemen Kontuan Dugu” kartelen bitartez ikusmen murriztua duten pertsonentzat barneratzaileak diren lekuak bezala identifikatzen, lagunduko dute.

 

Ikusmen Murriztua Dut bereizgarria Espainian gailu ezagun bezala finkatzeko ezinbestekoa izan da profesionalen babesa. Hauetako 200 inguru batu dira, tartean ospe handiko oftalmologia zentroak eta oftalmologian adituak, baita ikusmen murriztuan adituak eta berauek ordezkatzen dituen elkarte zientifikoa (SEEBV) eta amaitzeko, ikusmen desgaitasunean birgaikuntzan adituak diren profesionalak eta berauen elkartea (ASPREH).

 

Ikusmenaren Astean gauzatuko diren ekintzak

 

Euskal elkarteek urteak dihardute Ikusmen Murriztua Dut bereizgarria eukal autonomi erkidegoan lantzen. Hortaz, Retinosis Gipuzkoa Begisare, bereizgarriaren sortzaile eta sustatzaile nagusia, Espainian hedapen kanpaina koordinatu eta aurrera eramateaz arduratzearekin batera, ikusmenaren astean irudia ikusgarri egin eta bere esanahia ezagutera ematen arituko da. Horretarako, Gipuzkoako garraio publikoan kartelak ezarri eta kolektibo ezberdinen artean, -merkatari, osasun eta udaletako langile, eta unibertsitateko zein ikastetxetako ikasle-, ikusmen murriztuaren inguruan formakuntza saioak emango ditu.

 

Bestalde, Retinosis Araba Begisare eta Itxaropena elkarteek ikusmenaren astea Gorbea kaleko merkataritza elkartearen babesarekin eta merkatarien inguruko ekimenak medio ospatuko dute eta horretarako honako ekintza hauek burutuko dituzte: ikusmen-urritasunak dituzten pertsonek partehartuko duten modako desfile barneratzailea, pertsona hauekiko laguntasuna adierazten duten saltokien identifikazioa, berauek nola tratatu eta gidatu jakiteko Merkataritza Gidaren argitaralpena eta honekin batera merkatarien formakuntza, ikusmenaren erreabilitazio eta laguntza optikoei buruzko jardunaldia eta azkenik kaleko kontzertuak ere izango dituzte non musika taldeko partaide batzuek ikusmen-urritasunak dituzte. Guzti hau bereizgarriaren esanahia eta ulertezintasuna sortzen duten hainbat egoera agerian jartzen dituen publizitate-euskarrien bitartez osatuko da.

 

Retina Bizkaia Begisarek ikusmen murriztua duten pertsonen gizarteratze eta elkar-eragin egokia sustatze-aldera Bizkaiko Farmazilarien Elkargo Ofizialarekin lankidetza-hitzarmena sinatu du eta hori dela-eta, datorren urriaren 7an elkargoko bazkideei formakuntza saio bat eskeiniko zaie euren egoitzan. Ekimen hau osatzeko asmoz Bizkaiko farmaziei ikusmen murriztua duten pertsonen elkar-eragina hobetzeko gida baten bidalketa ezezik, “Aquí lo tenemos en cuenta – Hemen kontuan dugu” pegatina eta azalpen kartel bat helaraziko zaie euren erakuslehioetan ezar ditzaten.

 

Azkenik, Estatu espainiarrean ikusmen murriztuaren kontzientziazio eta ikusgarritasun ekitaldi guzti hauen denboraldiari itxiera emateko xedearekin, SEEBV -ek (Sociedad Española de Especialistas de Baja Visión) datorren urriaren 18, 19 eta 20an ikusmenaren erreabilitazioaren eta ikusmen murriztuaren arloan diharduten 200 profesional (optiko-optometrista, oftalmologo eta osasun arloko profesional) baino gehiagori zuzendutako V. Jardunaldia antolatu du Bilboko Bizkaia Aretoan. Jardunaldiak dirauen bitartean, errealitate birtualaren bitartez ikusmen murriztua duten pertsonen lekuan jartzeko aukera izango da Retina Bizkaia Begisarek antolaturiko erakusketa interaktiboaren eskutik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE