• Home
  • /Ikusmen Murriztua Dut /Erretinosi pigmentarioa, ikusmen murriztua eta “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria Donostiako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Mintegian.
Print Friendly, PDF & Email

Erretinosi pigmentarioa, ikusmen murriztua eta “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria Donostiako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Mintegian.

Donostia, 2019/01/30 eta 2019/02/06

Pasaden urtarrilaren 30ean eta otsailaren 6an Retinosis Gipuzkoa Begisarek Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean erretinosi pigmentarioa eta ikusmen muriztuaren inguruko mintegia antolatu zuen bertako ikasleentzat.

Zehazki urtarrilaren 30ean erretinosi pigmentarioa landu zen hainbat ikuspuntu ezberdinetatik jorratuz. Cristina Irigoyen, oftalmologoa eta erretinosi pigmentarioan aditua, gaixotasunari buruz aritu zen eta ikasleak bere departamentuan ezezik Biodonostia Institutoan ikasketak partekatzera gonbidatu zituen. Ondoren, Judit García, Asebi elkarteko psikologoak, diagnostikoa mediku eta espezialisten aldetik pazienteari modu egokian emateari buruz aritu zen eta Itziar Gonzálezek, Retinosis Gipuzkoako presidentea ezezik erretinosi pigmentarioak eragindakoa, elkartetik egiten den lana azaldu zuen eta erretinosi pigmentarioa zer den baina eragindakoaren ikuspuntutik. Azkenik, “Nirekin nola elkar eragin jakiteko 10 pauso” bideoa proiektatu zen eta gidari lanari buruz azalpentxo batzuk eman ondoren, saio praktikoa etorri zen, non ikasleak tuneleko ikusmena simulatzen duten konoak jarriz eta antifaz batzuen bitartez ikasitako teknikak praktikan jarri ahal izan zituzten.

Otsailaren 6an, ikusmen murriztua izan zen mintzagai hainbat alorretatik ukituz, Itziar Gonzálezek eman zion hasiera ikusmen murriztua, “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria eta berau sortu zenetik egindako ibilbidea azalduz. Eider Gutiérrezek, ikusmen murriztuan aditua den optiko-optometrista, ikusmen murriztuarentzako laguntza optikoak aurkeztu zituen eta Zuriñe de Anzola, aholkulari eta irisgarritasunean aditua, erretinosi pigmentarioak eragindakoa eta itsua, irisgarritasun unibertsalaren inguruan aritu zitzaigun, baita teknologia lagungarriaz eta irakurketarako formato alternatiboez ere, eta berauek aurkeztu ere egin zituen. Amaitzeko, ikusmen murriztua bizitzeko saio praktikoa egin genuen eta horretarako Tengo Baja Visión Appa eta errealitate birtualeko betaurrekoak erabili genituen. Ikasleak gure lekuan jartzea lortu genuen, App-an azaltzen diren 9 akatsen bitartez ikusmen murriztua dugun pertsonen begiekin ikustea lortu zuten. Frogaketa saio hau, beraiekin hitz egin eta sentipenak partekatzeko aukera bikaina bilakatu zen.

Mila esker guztioi, etorkizunean profesional izatera iritsiko zaretenoi zuen interesagatik, ikasteko gogoagatik eta zuen sentsazioak gurekin partekatzeagatik. Mila esker Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanordeari zuen ikasketa jardunetan tarte hau emateagatik eta mila esker hizlariei, behin eta berriro zaudete eskatzen dizuegun bakoitzean gu laguntzeko prest.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE