Erretinosi Pigmentarioaren zailtasun posibleak
Print Friendly, PDF & Email

Erretinosi Pigmentarioak (RP) eragindako konplikazio ohikoenak izaten dira atzeko katarata subkaptsularra (CSP) eta edema makular zistoidea (EMC). Gainera, paziente guztiek aldaketak izaten dituzte bitreoan. Ez da hain ohikoa izaten periferiako baskulopatia exudatiboa.

Atzeko Katarata Subkaptsularra jada ohikoa izaten da gazte jendean eta adin ertainekoetan. Síntoma nagusiak dira argi maila ezberdinetako ikusmen aldakortasuna eta argi dizdiratsu edota dirdirarako intolerantzia. Azterketa oftalmologiko orokor batekin diagnostikatzen da eta tratamendu bakarra ebakuntza kirurjikoa da. Ebakuntzaren batazbesteko adina 50 urte da. Ebakuntzaren teknika ez da gainontzeko kataratekin egiten denaren oso desberdina. Ohikoa izaten da ebakuntza ostean atzeko kaptsularen opakotasuna garatzea. Ebakuntza eta gero, ikusmen zorroztasuna hobetzen da ia begi guztietan, baina dirdira mantentzen da eta ikuseremua ez da hobetzen.

Edema makular zistoidea RPari erlazionaturiko gaixotasuna da. Pentsatzen da ematen dela RParen kasuen %50ean, bizitzaren mementu zehatz batetan. Edema makular zistoideak makulako likidoen areagotzea eragiten du, erretinaren erdigunean kokatua eta zehaztasunak antzemateaz arduratzen da. Edema makular zistoidea eragiten duten paziente askok erdiko ikuseremuaren galera pairatzen dute, hortaz, beharrezkoa da berehala oftalmologo batengana jotzea ikusmen zehaztasunean aldaketak somatzen baldin baditugu.

Gaixotasun hauetaz gain, RP duten eragindakoek oker errefraktiboak edota beste edozein pazientek izan ditzakeen beste begi-gaixotasunak pairatu ditzake.

.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE