Genetika eta Erretinosi Pigmentarioa
Print Friendly, PDF & Email
genetica  2  eu
genetica  1  eu

 

Erretinosi Pigmentarioa gaixotasun hereditarioa da nahiz eta kasu askotan bere jatorria ezartzea zaila izan. Gaur egun RPan sartuak dauden 100 gene baino gehiago aurkitu dira, zeintzuk oinordetza eredu posibleen arabera jaraunsten diren nahiz eta ez oinordetza forma ez eta eraldaketa guztiek ere larritasun bera izan

Nahiz eta RPa bezalako gaixotasun hereditario askok oraindik tratamendu sendagarririk ez izan, komenigarria da ikerketa genetiko bat burutzea zehazteko inplikaturiko geneak eta beren aurreikuspenean laguntzeko.

Diagnostiko eta kontseilu genetiko baten bitartez posible da diagnostiko zehatz bat egitea gaixotasunaren aurreneko sintomak azaldu aurretik, senitarteko osasuntsuen egoera bermatzea, eramaileak identifikatu eta jaiotza aurreko diagnostikoa egitea. Guzti horrek era eraginkor batean laguntzen du gaixotasunaren aurrezagutzarako. Etorkizun batean espero da behin gaitzean inplikaturiko geneak aurkituta terapia genetikoak RParen kontrol eta tratamendurako arlo berriak irekitzea.


Oinordetza ereduak

Jaraunsteko moduen barruan hiru oinordetza patroi ezberdin bereiz ditzakegu:

Autosomiko menderatzailea

Autosomiko menderatzaileek kasu guztien %15 – 25–aren artean suposatzen dute. Kasu honetan gurasoetako batek soilik dauka gen anomalo bakar bat eta, horregatik, du eta, beraz, Erretinosi Pigmentarioa garatzen du. Gen irregular hau ez oinordekatzeko kasuan, beste %50ko aukera, gaitza ez garatzeaz gain ez litzateke transmititua izango. Orokorrean, tipo honen garapena oso motela da eta eragindakoek erdiko ikusmena mantentzen dute 60-70 urte bete arte.

Gerta daiteke printzipioz sintomak garatu ez dituztenez osasuntsu kontsideratzen ziren senitartekoek jaraunstea eraldaketa duen genea. Hau da Osatu-gabeko Penetrantzia deritzona. Modu honetan azalduko lirateke RP menderatzaileen kasuak, zeintzuetan teorikoki osasuntsua den ama/aita batek bere seme/alabari gaixotasuna transmititzen dion.

Forma autosomiko menderatzailez transmitituriko RPak larritasun gutxienekoak dira, izan ere, gaixotasuna era motelean garatzen da eta, kasu askotan, eragindakoek ikusmen zentral ona mantentzen dute urteak aurrera joan arren.

Autosomiko atzerakorra

Oinordetza eredu ohikoena da eta odolkidetasun bidez erlazionatzen da kasu ugaritan. Gurasoek ez dute gaixotasuna sufritzen baina eramaileak dira (normalean RPko familia aurrekariak izaten dira).

  • %25ko aukera dago seme-alabek RPa eragiten duten bi geneak oinordetzeko, bat guraso bakoitzeko, eta, beraz, berau jasango dute Pigmentarioa.
  • %50ko probabilitatea dago gen osasuntsu bat eta irregular bat jaraunsteko. Kasu honetan ez luke gaitza sufrituko, eramailea izan arren.
  • Azkenik, bi gen osasuntsuak oinordetzeko %25ko aukera dago, supostu honetan gaixotasuna ez jasateaz gain ez luke transmitituko. Bere garapenari dagokionean, aurreko tipoa baino azkarragoa da eta aurretiaz aipaturiko sintomak bizitzaren bigarren hamarkadan azaltzen dira.

Forma autosomiko atzerakor bitartez igorritako RPak aurrekoak baino larriagoak dira eta iluntasunera ohitzeko arazoekin hasten dira nerabezaroan.

Sexuari loturikoa (edota “x” kromosomari)

Mota honetan amak dira Erretinosi Pigmentarioa igortzen dutenak, izanda %50ko aukera gizonek pairatzeko edota alabak eramaile izateko.

Sintomak haurtzaroan azal daitezke eta bere garapena beste tipoetakoa baino azkarragoa da.

Igo

Azken mota bat dago, zeinaren berezitasuna den eragindakoaren kasua bakarra dela familian, ez dago beste eragindako senide ezagunik. Erretinosi hau ez-ezaguna edota noizbehinkakoa deitzen zaio eta RP kasuen ia erdiak mota honetakoak dira. Testuinguru honetan oso zaila da transmititzeko arrisku zehatza finkatzea. Kasu hauetariko asko RP autosomiko atzerakor baten aurreneko kasuak izaten dira. Baina zenbait kasutan RParen familia historiarik gabeko eraldaketa menderatzaileak izan daitezke gurasoen gaineko adierazpen klinikoak larritasun gutxikoak edota berandu hasitakoak direlako, beraz, ez ziratekeen diagnostikatuko. Gerta liteke ere ordu arte azaldu gabeko eraldaketa ez-ezagun berri bat izatea.

Genetika gomendioa

Genetika gomendioa azterturiko familiak desoreka genetiko bat izateko duen eragin arriskua ezartzeko komunikazio prozesua da. Prozesuak suposatzen du behar bezala prestaturiko pertsona batzuen saiakera beste pertsona edota familiak laguntzeko:

  • Gaixotasunaren mediku egintzak ulertzea.
  • Senide zehatzetan berazaltzeko arriskua eta gaixotasunean oinordetza eragina ulertzea.
  • Transmisio arriskua ekiditeko dauden aukerak ulertzea.
  • Informazio genetiko guzti hau erabiltzea osasuna hobetzeko, kalte psikologikoa murrizteko eta autokontrola areagotzeko.
  • Arriskua eta familia izateko nahia kontuan izanda eginbide egokiena hartu eta horren arabera jokatu.
  • Desoreka genetiko hori transmititzeko arriskua edo/eta eragindako senidearen gaixotasunera ahalik eta egokitzapen onena egitea.

Normalean genetika gomendioa aldibereko diagnostiko kontsultaren zatia izan ohi da.

Genetika azterketa

Eraldaketa genetikoaren identifikazioa geroz eta garrantzitsuagoa da hurrengo arrazoiengatik:

  • Diagnostiko zehatz baten egikaritzan laguntzen du.
  • Gaixotasunaren iragarpenari buruzko informazioa eman dezake.
  • Oinordetza eredua zehaztea ahalbidetzen du, senitartekoei gaixotasuna transmititzeko arriskua barne.
  • Terapia mota zehatz berriak garatzeko betekizun bat da.

Eraldaketen identifikaziorako prozesu honi azterketa genetikoa edota genotipoaren lorpena deritzo. RP mota batzuetarako badago benetazko aukera bat tratamendu berriak erdiesteko eraldaturiko geneen ordezkapenean oinarriturik (terapia genikoa deitua). Beharrezkoa da azterketa genetikoa eginda izatea terapia iraultzaile hauetara jotzeko.

RP eragiten duten gen kopuru baita ugaritasun sekuentzial handiak ere dakar genetika azterketa zaila eta neketsua izatea. Gaixotasunaren eraldaketa askotan bakarrak dira, ematen delarik familia bakar batetan edota familia kopuru txiki batetan.

Ugaritasun honek iraganean lan zurruntasun eta ekonomiaren ikuspegitik zailtasunak ekarri arren, gaur egunean arazo guzti hauek konpon daitezke azken hamarkadan garaturiko goi mailako teknologiako chip/array-ei esker. Eraldaketen topaketarako “chip”-a diseinatzen da aurretiaz gaixoengan identifikaturiko sekuentzia desberdinak hautatzeko. “Chip”-ek espero den gaixotasunaren fenotipo eta oinordetza ereduarekin bat datozen geneen eraldaketak barnebiltzen dituzte. Kontuan izanda bi aldaerak ezin direla zehaztasunez finkatu, baliteke beharrezkoak izatea azterketa desberdinak.

Ohartuta, era berean, “chip” hauek mugak dituztela aukera ikaragarri ona eskaintzen du gaixoen genotipoa lortzeko era azkar eta ez oso garestian. Sekuentzia “chip”-ak gen kopuru handia eskaneatzen du eta zenbait gai dira, bide batez, ezagunak eta ez-ezagunak diren eraldaketak aurkitzeko.

Azterketa genetikoa

Biología molekularreko azterketa, ADN mailako geneen izaera eta egituraz arduratzen da, RP autosomiko atzerakor, autosomiko menderatzaile eta “X” kromosomari loturikoa daudela erakusten du. Oraindik gen asko geratzen dira topatzeke. Agian izan daiteke RPa eragiten duten 50 gen baino gehiago izatea. Etengabe areagotzen den gen kopuru honetaz gain, gen bakoitzerako RP dakarten eraldaketa anitz aurkitu dira (zenbait kasutan 100 baino gehiago). Hau litzateke esatea bezala RP duten gizabanako eta familiek mutazio desberdinak dituztela gen ezberdinetan.

Genetikaren zailtasun honek dakar azterketa oso neketsua izatea bai ekonomikoki baita teknikoki ere eta oso luzea. Geneen aldakortasunak eragiten du etorkizuneko tratamendu posibleak konplexuak izatea. Gainera konplexutasuna gehiago atxikitzen zaio kontuan izanda RP eragiten duten geneek posible dutela erretinako bestelako gaixotasun genetikoak eragitea.

Esfortzu asko gastatu dira bilatzen non eta zein kromosomatan topatzen diren RP eragiten duten geneak. Genearen jatorri zehatza asmatzeak ahalbidetzen du RP eragiten duten geneen aldaketa kimiko edota eraldaketa identifikatzea.

RP autosomiko menderatzailea eragiten duten gen komun aurkituak Rodopsina eta Periferina dira. Rodopsina genean 100 mutazio ezberdin baino gehiago daude, denek eragiten dutelarik RP. Pentsatzen da RP autosomiko menderatzaile kasuen %50 deskribatzen direla orain arte topaturiko geneen eraldaketekin. Horrek demostratzen du azken hamarkadan egindako aurrerapena handia izan baldin bada ere lan asko geratzen dela egiteke.

“X” kromosomari loturiko RPan identifikaturiko geneak RPGR eta RP2 dira, RPGR delarik RParen eragile normalena. Orain arte gen horren 100 mutazio aurkituta (2008), pentsatzen da “X” kromosomari loturiko RPen %75a RPGR geneak eragiten duela.

2008 arte RP autosomiko atzerakorra eragiten duten aurkituriko 13 geneetatik USH2A da eragile komunena, RP autosomiko atzerakor kasuen %10 suposatzen duelarik. Pentsatzen da 13 gen hauek RP autosomiko atzerakorra duten eragindakoen heren bat direla.

Geneen zerrenda handitzen doa eta berdin jarraituko du munduan lanean diharduten ikerlarien lanari esker, hauetariko gehienek RP eragindako pertsonen elkarlanarekin kontatzen duten euren eginbeharrak burutzeko. Beraien lana aurkikuntzaren eta RP moduan ezaguturiko eragileen baldintza taldearen deskribapenaren oinarri da, baita aurkikuntza hauetan oinarrituriko tratamenduen garapena ere.

.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE