Ikusmen Murrizturako Laguntzak
Print Friendly, PDF & Email
diagnostico  1
diagnostico  2
diagnostico  3

 

Iharduera ezberdinen burutzea errazten duten laguntza anitz daude. Material hauen inguruan kontuan izan behar da:

  • Ezaugarrien inguruan informatuko duen profesional jakitun batek gomendatua izan behar da, bere erabilera gomendaturik dauden iharduerak eta dagokion entrenamendua burutuko du.
  • Bere erabilera hasieran ez da erraza, egokitze denbora bat behar du eta nahiko entrenamendu.
  • Zailtasunak ez dira laguntza bakar batekin konpontzen; beharrezkoa izan ohi da bat baino gehiago izatea.
  • RP duten pertsona guztiek ez dute laguntza teknikoen beharrik izaten, ez eta erabiltzerik ere.

Laguntzak honela sailkatzen dira:

  • Filtroak: liluramendua kontrolatzeko oso erabilgarria da eta argitasunera ohitzeko zailtasunak arintzen ditu.
  • Laguntza optikoak: bertan sartzen dira lupak, teleskopioak eta irudia handitzen duten beste batzuk ere. Makula ez baldin badago eraginda RP duten pertsonek ez dute erabili behar. Zorroztasuna baxua bada, ikuseremuaren murrizketaren arabera aterako dute onura.
  • Laguntza elektronikoak: ezagunenak telebista lupak dira (monitore batetan irudia handiturik egotzi dezakeen telebistako zirkuitu itxiko sistema), material honen erabilera oso zabaldua dago RPeragindakoen artean, batik bat, irakurketarako dituen abantailengatik.
  • Laguntza ez-optikoak: ez-optiko kontsideratzen dira ikusmenaren erabilera hobetzen duten guztiak, esate baterako argi mota desberdinak, laneko posturak zuzentzeko atrilak… Mugikortasunerako makilak ere arazo ugari konpondu eta errazten ditu, gaueko mugikortasuna barne. Bere erabilera ikasiko da burujabetasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna areagotzea helburu duen programa baten bitartez gehienbat lekualdaketetarako, beste zentzuen erabilera indartuz (entzumen, ukimen etbr.), hauen bidez lorturiko informazioarekin ordezkatzeko ikusmen falta.
  • Laguntza tifloteknikoak: ikusmen gutxitasunak dituzten pertsonen zailtasun zehatzak arintzen dituzten laguntza teknologikoak dira (produktu, instrumentu, ekipo eta sistemak). Hauen artean daude informatika eta interneterako sarbidea errazten dutenak (karaktereen handitze eta pantaila irakurleak), braille lerroak, oharrak hartzeko makina elektroniko hizlariak etbr.

.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE