Erretinosi Pigmentarioak eragindakoa ulertu
Print Friendly, PDF & Email

 

Erretinosi Pigmentarioaren ezaugarrietako bat gaixo bakoitzaren kasuan modu desberdinean adieraztea da. Batzuentzako ikusmenaren galera urteetan zehar luzatu eta motela den bitartean, beste batzuek ikusmenaren jaitsiera bortitzak dituzten garaiak itxurazko okerreragotzerik gabeko denboraldiekin tartekatzen dituzte. Era berean, eragindako batzuk haurtzaro edota gaztarotik itsu izango dira eta beste batzuk, ordea, ez dute inolako sintomarik antzemango bizitzan aurrera egin arte. Pertsona batzuen kasuan erdiko ikusmen edota ikusmen zorroztasunari laister eragingo dio gaitzak, baina badira beren ikuseremua ia guztiz mugatua izan arte erdiko ikusmena kalteturik ikusten ez dutenak ere.

Sintoma eta ondorio aniztasun honekin, ohikoa da publiko orokorrak RP-a ulertzen zaila den gaixotasuna kontsideratzea. Hori dela eta, RP-a duten gizon-emakume ugari irakurri edo distantzia batetara aurpegiak ezagutu, erreferentzia-puntuak hartu edota irribarre bati eraguntzeko gai direnean zaila suertatzen da ikusmen mugapen larriak dituztela ulertzea.

RP-ak eragindako batentzat zaila da ikusmenaren galera motel eta mailakatu batekin elkarbizitzea, are eta gehiago guztiz itsu diren pertsonekiko eman ohi den berehalako ulertzerik jasotzen ez denean. Bestalde, RP-ak eragindakoaren inguruko pertsona askori kosta egiten zaio gaixoak ikusmen arazo larria izan dezakeela sinistea, bere begietan ikusmen urritasunaren ageriko zantzurik ez baitu aurkitzen. Egoera hau sarri larriagotu egiten du RP-ak eragindako askok duten arazoa ezkutatu eta zailtasunei ahal bezala aurre egiteko egiten duten saiakerak.

Eragindakoaren egonkortasun psikologiko eta emozionalerako garrantzitsua da, berau gaixotasunaren aurrean irekia izan eta bere ingurukoak aurre egin behar dizkion zailtasunak ezagutu eta ulertzen ikastea, horrela bide batez ezagutza ezagatiko epaiketa okerrak sahiestuz.

Gaixotasunaren izaera mailakatua dela-eta, RP duen pertsona baten laguntzarako beharra aldatuz joango da denboran zehar. Hori dela eta, ulertzen zaila suertatzen da duela urte gutxi autonomia osoz egiteko gai zen zerbaitetarako orain laguntza behar izatea.

Sail honetan adibide, irudi, etabar medio RP-ak eragindako baten errealitatea irudikatu nahi izan dugu gaixotasunaren sintoma eta faseen arabera, era berean bere inguruko pertsonentzat baliagarriak suerta daitezkeen gomendioak eman ditugu. Dena den, pertsona bakoitza ezberdina da eta, beraz, seguraski eragindakoetako inork ez du bere burua %100ean ezarritako faseetan isladaturik ikusiko, baina gure ustez izaera orokorraz egindako katalogazio batek ulermena hobetzen lagun dezake.

 .

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE