Erretinosi Pigmentarioaren faseak, sintoma eta adibideak
Print Friendly, PDF & Email

Erretinosi Pigmentarioaren faseak

1. Eragin arina
– Gaueko itsutasuna: bai.
– Ikuseremu erabilgarria: 40º-60º artean.
– Ikusmen zorroztasuna: ona.
– Itsualdiak eta fotopsiak: normalean ez.
– Koloreen antzematearen eraldaketa: ez.
Argazkia RP-rik gabe (egunez eta gauez).
Argazkia RP-arekin.

2. Eragin moderatua
– Gaueko itsutasuna: bai.
– Ikuseremu erabilgarria: 20º-40º artean.
– Ikusmen zorroztasuna: ona.
– Itsualdi eta fotopsiak: pixkat.
– Koloreen antzematearen eraldaketa: ez.
Argazkia RP-rik gabe (egunez eta gauez).
Argazkia RP-arekin.

3. Eragin larria
– Gaueko itsutasuna: bai.
– Ikuseremu erabilgarria: 10º-20º artean.
– Ikusmen zorroztasuna: normalean ona.
– Itsualdi eta fotopsiak: bai.
– Koloreen antzematearen eraldaketa: normalean ez.
Argazkia RP-rik gabe (egunez eta gauez).
Argazkia RP-arekin.

4. Eragin oso larria
– Gaueko itsutasuna: bai.
– Ikuseremu erabilgarria: 10º baino gutxiago.
– Ikusmen zorroztasuna: eragin aldakorra.
– Itsualdi eta fotopsiak: bai.
– Koloreen antzematearen eraldaketa: bai.
Argazkia RP-rik gabe (egunez eta gauez).
Argazkia RP-arekin.

5. Erabateko itsutasuna
Argazkia RP-rik gabe.
Beltzezko irudia.

Sintoma eta adibideak

GAUEKO ITSUTASUNA

Kasu gehienetan RP-ak eragindako gizon-emakumearengan adierazten den lehenengo sintoma gaueko itsutasuna edota iluntasun edo argi gutxiko lekuetara ohitzeko gaitasun-eza da.
Gaitzak aurrera egin ahala, sintoma hauek areagotuz dihoaz toki ilunetan eta argiztasun aldaketetan zailtasunak are eta handiagoak bilakatuz.

Nola ikusten dugu gaueko itsutasunarekin?
– RP-ak eragindako batentzat argi gutxiko leku bat iluna dago.
– RP-ak eragindako batentzat leku ilun bat ikusmen arazorik ez duen batek begiak istean ikusten duenaren berdina da, beltz ikusten du dena.

Zer suposatzen du zehatz-mehatz argitasun aldaketa bortitzetara egokitze motelak?
Oso argitua dagoen leku batetik iluna dagoen beste batetara pasatzerakoan RP-ak eragindakoa “itsututa” geratuko da eta hainbat minutu pasa arte ez mugitu ezta objektuak bereizteko ere ez da gai izango. Esate baterako, egun eguzkitsu batetan terrazatik bere etxera sartzen den RP-ak eragindakoa, bere begiak argitasun baldintza berrietara ohitu arte, minutu batzuetan “geldi” geratuko da.

Gaueko itsutasuna eta argi aldaketa bortitzetara egokitze txarra dela-eta RP-ak eragindako pertsona batentzat arazotsuak suerta daitezkeen tokien adibide gisa hurrengoak ditugu:
– Gauez edozein kale.
– Gauez etxebizitza eta lokalak (argia piztu arte).
– Argi gutxiko dendak.
– Elizak.
– Atariak.
– Garajeak.
– Argi gutxiko gimnasio eta spak.
– Kopak hartzeko taberna eta diskotekak.
– Jatetxe “erromantikoak”.
– Zinemak.
– Antzerkiak.
– Hoteletako logelak.
– Tunelak.
– Pasalekuak.
– Zumardiak.
– Basoak.

RP-a bere hastapenean duen pertsona batek ia perfektua den eguneko ikusmena izan dezake, baina gauez edota argitasun baldintzen aldaketa azkarretan, gizon-emakume berak guztiz itsua izango balitz bezala joka dezake.

IKUSEREMUAREN MURRIZKETA (argazkia)

Erretinosi Pigmentarioaren beste sintometako bat ikuseremuaren galera mailakatu eta kontzentrikoa da, normalean periferiatik erdialdera ematen da “tuneleko ikusmena” deritzona erakarriz.

Ikuseremuaren zati baten galera beti ez da ulertzeko erraza izaten. Ikusmen normala duen pertsona batek aurrera begiratzen duenean, bere begiek begirada finkatu duten puntuaren bi alboetan, gainean eta behean ikus ditzake objektuak. Sarri “zeharka ikusi dut” esaera entzuten dugu. Horrela, RP-ak eragindako gizon-emakumeek gaitasuna hau galdu egiten dute.

Ikuseremuaren gabezia ordezkatzeko saiakeran, RP-a duten pertsonek ibili behar diren gunea ikuskatu edota eskaneatzeko helburuarekin beraien begi eta buruak etengabe mugitzen dituzte, teknika honen bitartez ikuseremu erreala “handiagotuz”. Ikuseremuaren murrizketa zenbat eta handiagoa izan, eskaneoa medio jasotako informazio erabilgarria mugatuagoa izango da.

Ikuseremuaren gutxitzea dela-eta RP-ak eragindako batek aurre egin behar dien arazoetako batzuk hauek dira:

Desplazamenduetan
Eragindakoak mugitu eta orientatzeko arazo ugari izango ditu, izan ere, ikuseremuaren gabeziak ez dio ahalbidetuko oztopoak (batik bat mugitzen ari direnak, beste beste pertsona, animali eta ibilgailuak) ikusi eta ekiditea.
Zailtasunen adibideak:
o Mugimenduan dauden oztopoak ezin sahiestea (kalean norabide ezberdinetan dabiltzan pertsona, animali eta ibilgailu artean, denda batetan, supermekatuan, hondartzan, aeroportuan oinez ibiltzearen kasuan ibiltze berarik maletak arrastaka eramatea gehitzen zaio, …).
o Begien azpitik dauden oztopoak ezin ekiditea (bankuak, teilatu baxuak, espaloiak, mailak, seinaleak, lanak, zuloak, etabar).
o Begien gainetik dauden oztopoak ezin sahiestea (adarrak, teilatu baxuak, autobusen atzerako ispiluak, kartelak, lanparak, etabar).
o Ikusezko erreferentziak kokatu eta elkartzeko ezintasunak erakarritako ezin orientatu eta galtzea.
o RP-ak eragindako batentzat labirinto bat bilakatzen da apal eta erdian kokaturiko objektuz gainezka dagoen denda batetan oinez ibiltzea, izan ere, ez da gela bere osotasunean ikusteko gai, zatika baizik.
o Gela, denda, … batetan irteerako atea ezin topatzea.
o Denda batetan bertako dendaria ezin aurkitzea.
o Apal batetan produktu jakin bat ez ikustea.

• Gertuko ikusmena eskatzen duten ihardueretan
Ikuseremuak duen gabeziak erakarriko du irakurri edota ordenagailua erabiltzea bezalako iharduera arruntak asko zailtzea.
Zailtasunen adibideak:
o Ordenagailuaren pantailan saguaren erakuslea ezin topatzea.
o Web-orrialde batetan informazioa ezin aurkitzea.
o Erreferentzia espazialen ezagatik lerroz nahastu edota testuaren barnean galdu gabe ezin irakurtzea.
o Erreferentziak galtzeagatik ezin josi edota eskulanak burutzea.

• Bizitza sozialean
Ikuseremu ezak bizitza soziala konplikatzen du, izan ere, zenbait kasutan gure begiek ez dute dugun urritasunaren inolako zantzurik adierazten (antza normalak dira) eta jendeak ez du gure portaera ulertzen.
Zailtasunen adibideak:
o Norbaitek agurtzeko asmoz eskua luzatu izana ez ikustea (ez dugu eskua airean duela ikusten ez baita gure ikuseremuan sartzen).
o Gure ondotik pasa den inor ez agurtzea (ez dugu ikusten, gure ikuseremuan sartzerakoan salbu).
o Hitz egiten ari garen pertsona baten alboan bere bikotekidea, seme-alabak, etabar dagoela ez ohartzea, berauek ez ditugu ikusten gure ikuseremuan ez daudelako eta, beraz, ez ditugu agurtzen.
o Hitz egiten ari garen emakumea haurdun dagoela ez ohartzea (begietara begiratuz gero ez dugu sabela ikusten).
o Guri hitz egiten ari digun ahotsa nondik datorren jakiteko gai ez izatea.
o Taldekako kirolak ezin egitea (futbola, errugbia, saskibaloia, etabar).
o Zinema batetako pantailan pelikula bat ezin ikustea (RP-ak eragindako baten ikuseremuak ezin du pantaila guztia hartu).
o Edalontzi, boteila, etabar bota gabe ezin jatea.
o Lurrera erori den objektu bat ezin aurkitzea (ikuseremu normal batek lurrera begiratuaz hartzen duen azalera 2 metroko diametroa duen zirkunferentzia batena den bitartean, 10º-ko murrizketa duen RP-ak eragindako baten diametroa 26 zentimetrokoa da!!!).

IKUSMEN ZORROZTASUNAREN MURRIZKETA (argazkia)

Forma eta objektuak bereizteko zailtasun gisa adierazten da. Horrela, ikusmen zorroztasuna gutxiagotzen doan heinean ikusmena lausoagoa bilakatzen da. Erretinosi Pigmentarioa duten gizon-emakumeek gaitzak oso aurrera egin arte mantendu ohi dute ikusmen zorroztasuna.

Egitate honek gure gaixotasunaren ulermenerako zailtasun bat ere bilaka daiteke. Izan ere, sarri RP-ak eragindako baten ikuseremua horren txikia da non gizon-emakume hori ez den bidea arakatu eta zabaltzea ahalbidetuko dion bastoi txuri edota gida-txakur baten laguntzarik gabe mugitzeko gai. Aldiz, segundu bat beranduago pertsona bera bere mugikorraren pantailan irakurri duen mezu bati erantzuteko gai izango da. Beraz, honek ez du esan nahi gizon-emakume hori iruzurti bat denik, izan ere, begiratzen duen puntu txikia bertatik ikusi eta eginbehar estatikoak burutzeko baliagarria suertatzen zaion bitartean, ez da nahikoa autonomia osoz mugitzeko.

Ikusmen zorroztasunaren murrizketaren ondorioz RP-ak eragindakoak aurre egin behar dien zailtasunetako batzuen adibide hurrengo hauek:
• Pertsona eta objektuen ikusezko ezagutza.
• Bai gertu baita urrutiko irakurketa ere.
• Inolako laguntzarik eskaintzen duen programarik gabe ordenagailu eta mugikorra erabiltzea.
• Telebista, antzerkia, etabar ikustea.
• bolumen eta kontrasteak antzematea.

ITSUALDI ETA FOTOPSIAK

Gaixo askok beren ikuseremuaren kanpoaldean ikusmena zailtzen dieten argi edota flash txikiak nabaritzen dituzte, bereziki gehiegizko argitasuneko baldintzetan. Gainera, argiak geroz eta gehiago molestatzen du. Itsualdi hauek direla-eta, eraldaketa horietarako bereziki egokiturik dauden filtroak dituzten eguzkitako betaurrekoen erabilera beharrezkoa bilakatzen da.

Itsualdi eta fotopsiak erakarritako zailtasunen adibideak:
• Irakurketa zaildu egiten da, izan ere, argiak paperean egiten duen isladak RP-ak eragindakoa itsutu egiten du.
• Argiztapenak molestatzen duela-eta giro ugaritan aritzeko deserosotasuna (jatetxeak, bulegoak, dendak, …).
• Argitasun handiko egoeratan aurpegi eta objektuak ezagutzeko ezintasuna.
• Ahal den neurrian itsualdiak sahiesteko asmoz eguzkiari aurre egiteko babes eta kapera baten beharrezko erabilera.

KOLOREEN ANTZEMATEAREN ERALDAKETA

Nahiz eta zehazgabea izan, urdin-hori ardatzari gehiago eragin ohi dio. Bestalde, gaixotasuna oso aurreratua dagoenen ematen da.

Ohikoa da printzipioz RP-ak eragindakoa gaitasun honen galeraz ez ohartzea eta, hortaz, kolore bat aukeratzea beste bat aukeratzen ari denaren bermeaz.

.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE