Zein arazo izan ohi dituzte Erretinosi Pigmentarioa duten pertsonek?
Print Friendly, PDF & Email

Zailtasun nagusiak hurrengo egoeratan ematen dira:

Desplazamenduetan

Zailtasun maila era zuzen batean ikuseremuaren murrizketarekin loturik egongo da. Hori dela eta, berau arina denean (erdigunean 200-40º artean) arazoak argi gutxi dagoenean suertatzen dira. Murrizketa moderatua denean (erdiguneko 10º-20ºko ikuseremu erabilgarria), aldiz, argi gutxiko guneetan segurtasun-eza egonkorra da eta, gainera, estropezu eta golpeak ohikoak dira baita argiztapen onarekin ere. Azkenik, zailtasunak askoz ere larriagoak dira ikuseremuaren mugaketa larria denean (10º baino gutxiago), izan ere, argiztapen oso on edota eguneko argiarekin bakarrik ikusten da.

Problematika jarraian zehazturiko ihardueretan isladatzen da:

Mugikortasuna. Oztopoak topatu eta sahiesteko ikuseremuaren gune periferikoa erabiltzen denez eragin zuzena du.

Orientazioa. Gunearen zati bat bakarrik ikusi eta, beraz, beste gune batzuekin erlazionatzea zaila denez arazoak suertatzen dira. Ulertu ahal izateko erabilgarria da puzzlearen adibidea. Izan ere, bere piezetako bakarra ikusiz gero ez dakigu zer den, bere zatietako baten bidez osotasuna interpretatzea oso zaila baita.

Distantzien neurketa. Trebetasun honetarako ikuseremu on bat behar izaten da; aldi beren objektu ugari ikusi ahal izateaz gain zeintzuk dauden urrun eta zeintzuk gertu jakiteko, beraien artean erlazionatzeko eta, azkenik, jasotako informazio guztia elkartu ostean bakoitzaren distantzia kalkulatzeko.

Itsualdien kontrolean eta argiztapen aldaketetara egokitzean

Argiztapen kontrolerako mekanismoak eraldatuak egoten dira, hortaz, batez ere argitik iluntasunerako aldaketetara ohitzeko denbora-tarte oso luzeak behar izaten dira, eta zenbait kasuetan ezinezkoa suertatzen da.

Bestalde, argitasun ezberdina duten egoeratan (argi natural edota artifizialarekin) itsuladiak eman daitezke, bai barnealdean baita kanpoaldean ere.

Gertuko ikusmena beharrezkoa duten ihardueretan

Irakurketa, idazketa, josketa, etabar bezalako ariketei buruz ari gara. Guzti horietan ikuseremua zenbat eta txikiagoa denean, baita erdigunea jada eraginda dagoenean ere (kasu honetan ez da ikusmen zorroztasun ona izango), arazoak agerikoagoak dira. Irakurketan, erreferentzia espazialik ez dagoenez, ohikoa da testuan zehar atzera egin edota galtzea eta beti ez da erabilgarria handipenak erabiltzea irudia ikuseremutik atera baitaiteke. Zailtasunetako beste bat dirua maneiatzerako orduan izan daitezkeen arazoak dira.

Giza-ihardueretan

Besteak beste, pertsonak bai urrun baita gertutik ere ezagutzea; eskua emanez agurtzea; kirola egitea (futbola, tenisa, golfa, etbr.); mahai-jokoetan aritzea (kartak, dominoa, partxisa, etbr.); zinema, antzerki edota jatetxe batetara joatea; etabar.

Eragozpen hauetaz gain, ohikoa da RP-a duten gizon-emakumeek egun batzuetan besteetan baino hobeto ikusten dutenaren sentsazioa izatea. Egitate honetan bere eragina du argiztapenak (batzuek egun hodeitsuak nahiago dituzte, beste batzuek ez), baita neke eta estresak ere. Era berean, eta batez ere hasieran, geratzen den ikusmenaren erabilerak esfortzu fisiko eta emozional handia suposatzen du.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE