Ezagutu gaitzazu
  • Home
  • /Ezagutu gaitzazu
Print Friendly, PDF & Email
Erretinosi Pigmentarioak edonori eragin diezaioke
Donazio bat egin
La retinosis y nuestra historia 1 eu
Lagun gaitzazu munduari azaltzen zer den erretinosi pigmentarioa

Facebook Twitter

La retinosis y nuestra historia 2 eu

 

RETINOSIS RETINA BEGISARE izenpean Euskal Herriko Lurralde Historietako hirutan kokatzen garen eta “Eragindako pertsonen bizi-kalitatea hobetzea” helburu komuna partekatzen dugun hiru elkarte jarduten dugu.

Gure helburuak gizartean ahalik eta oihartzun handiena izan eta gure mezua are eta urrunago iristeko asmoarekin modu koordinatuan egiten dugu lan.

Hori dela-eta, gure jarduna jarraian aipaptzen diren oinarrizko hiru ardatzen inguuran garatzen dugu:

  1. Bazkideei eskainiriko arreta osoa; hau da, babesa eskaintzea, behar dituzten baliabideak bideratzea, medikuntza, teknologia eta ikerkuntza alorretan ematen diren aurrerakuntzen berri ematea eta kirol eta kultura izaerako jarduerak antolatzea.
  2. Izaera honetako gaixotasun eta ikusmen murriztuaren existentziaren inguruan gizartea informatu baita sentsibilizatzea ere.
  3. Ikerkuntza babestea; hots, erretinako distrofietan lan egiten duten oftalmologo, genetista, zientzialari, ikerketa-talde eta gainerako profesionalekin elkarlana jorratu eta izaera publiko zein pribatuko erakunde ezberdinetan baliabide ekonomikoak bilatzea.

RETINOSIS GIPUZKOA BEGISARE

Erretinosi Pigmentarioak eragindako hainbat gipuzkoarrek osaturiko talde batek gure gaixotasunaren inguruan identifikaturiko gabezia garrantzitsuei erantzuna emate-aldera, 1997 urtearen erdialdera GIPUZKOAN ERRETINOSI PIGMENTARIOAK ERAGINDAKO PERTSONEN ELKARTEA “BEGISARE” sortu zen.
Horrela, egun irabazi-asmorik gabeko elkarte honek lurralde-esparrutzat Gipuzkoako Lurralde Historikoa eta 2013 urteaz gero Eusko Jaurlaritzak emaniko Erabilgarritasun Publikoa aitorpena ditu.
Era berean, beste bi elkarteen sorburua ere bada, izan ere, Retinosis Gipuzkoa Begisareko kide ohiek elkarte honen bizipen eta jarduteko modua beren probintzietara ere eraman nahi izan dute bi elkarteren eraketarekin.

RETINA BIZKAIA BEGISARE

2016 urtean bere zerbitzu eta babesa Erretinosi Pigmentarioak ez ezik Erretinako Jaraunspenezko Distrofia guztiek Bizkaian eragindako pertsona guztietara luzatzen duen ERRETINAKO JARAUNSPENEZKO DISTROFIEK ERAGINDAKO PERTSONEN ELKARTEA, RETINA BIZKAIA BEGISARE, irabazi-asmorik gabeko erakundea sortu zen.

RETINOSIS ARABA BEGISARE

Bere aitzindariak izan ziren bi elkarteen eredua inportatu eta, beraz, Retinosis Retina Begisarek bere hedapena Euskal Autonomia Erkidegoko biztanlegoaren osotasunera iriste-aldera, 2017 urtean ARABAN ERRETINOSI PIGMENTARIOAK ERAGINDAKO PERTSONEN ELKARTEA “BEGISARE” eratu zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE