Zer egiten dugu?
Print Friendly, PDF & Email
Erretinosi Pigmentarioak edonori eragin diezaioke
Donazio bat egin
La retinosis y nuestra historia 1 eu
Lagun gaitzazu munduari azaltzen zer den erretinosi pigmentarioa

Facebook Twitter

La retinosis y nuestra historia 2 eu

Retinosis Gipuzkoa Begisarek sustaturiko eta Biodoostia Institutuak aurrera daraman ikerketa-proiektuaren bitartez Erretinosi Pigmentarioaren inguruko ikerkuntza bultzatzen dugu. Aipaturiko ikerketak gu, eragindakoak, gaitu ardatz eta guregandik gertu eta irisgarri sentitzen dugun aditu-taldea du buru.

Gure gaixotasunaren inguruan gizartea sentsibilizatzen dugu; gaitza zertan datzan azaltzen, Erretinosi Pigmentarioarekin bizitzeak zer suposatzen duen aditzera ematen eta ikerketak guretzat duen berebiziko garrantziaren kontzientzia zabaltzen.

Euskal Herrian Erretinosi Pigmentarioak baita erretinako bestelako jaraunspenezko distrofiek ere eragindako pertsonak erakunde eta antolakuntza desberdinen aurrean ordezkatzen ditugu.
Eragindako gizon-emakumea bera baita bere inguru gertueneko pertsonei ere babesa eskaintzen diegu; babes-psikologikoa eskaintzen duten lan-taldeak antolatuz, formazio-topaketetan parte hartuz, ikerketa-talde esanguratsuen hitzaldiak antolatuz eta kirol eta giza-kultura izaerako jarduerak antolatuz.

“Nos hacemos ver”

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE