Elikadura
Print Friendly, PDF & Email

Fotojasotzaileen endekapen prozesua partzialki edo erabat eragozteko substantzia desberdinak.

A Bitamina

Oraindik ahobatasun argi bat ez izan arren, ikerlan batzuk aholkatzen dute eguneroko A Bitaminaren kontsumoa, izan ere, gaixotasunaren garapena moteltzen du. Ikerketa hauek oinarritzen dira hasiera fasean dauden RPk eragindakoen elektrorretinogramaren hedaduraren galeraren tasan (ERG), baina horren eragindako onurak oso mugatuak dira.

Kontuan izan da behar da RPk eragindako pertsonek ez dutela bitaminen gutxitasunik aurkezten. Gainera, A Bitamina osagarrien etorkizuneko kalte posibleak epe luzean ezezagunak dira. Guzti horrengatik baita ondorio kongenito posibleengatik ere, ez da gomendatzen A Bitamina hartzea ez haurdun dauden emakumei ezta haurdun geratzeko asmoa dutenei ere. Era berean A Bitaminaren dosi atxikigarriak Stargardt Gaixotasunarekiko kontraindikatuak daude, izan ere, fotojasotzaile eta erretinako epitelio pigmentarioko zelulentzat toxikoak gerta baitaitezke.

Retinacomplex

Orain arte egindako proba ugarik adierazten dute Erretinosi Pigmentarioa bezalako neuroendekapenezko eraldaketetan ADNari eragiten zaion estres eta kalte oxidatiboa handiagoa dela.

Frogatu egin da antioxidanteen konbinaketa batek bakoitza banandurik baino ondorio hobeak dituela. Retinacomplex-en osaketarako polisakarido zehatz eta intentsitate altuko elikatze antioxidanteen konbinaketa bat erabili da. Hori dela eta, endekapenezko gaixotasun ezberdinetan elikagai esklusibo hauen konbinaketaren erabilerak oxidazioak ADNan eragindako kalteak aurreikusten lagun dezake, estres oxidatiboa eragiten baitu.

RETINACOMPLEX-I BURUZKO SAIAKERA KLINIKOAK

Balentzian Erretinosi Pigmentaria duten eragindako helduekin saiakera bat eramango da aurrera frogatu eta, bide batez, ebaluatzeko Retinacomplex tratamenduak erretinako endekapena moteltzen ote duen.

Entsegua zorizko azterlana da, tisu bikoitza (trataturiko 50 gaixo eta plazeboa hornituko zaien 50 paziente barne). Gaixotasunaren oinordetza motak modu bidezkoan geratuko dira banatuak bi taldeetan. Eragindakoen ebaluaketa biltze unea, 12 eta 24 hilabetera burutuko da.

Saiakerak argituko du ea antioxidanteen prestaketa honek edota beste batzuek Erretinosi Pigmentarioaren tratamenduan lagundu dezaketen.

DHA –Omega Azido koipetsua-3

DHA normalean gorputz osoan zehar dauden zelulen hormetan aurkitzen da. Era bereziki ugarian topatzen da erretinan. Odoleko DHA maila erretinako DHAren adierazle bezala aztertzen duten azterlan batzuek tasa baxuagoa topatu dute, normala denarekin konparatuz, RP duten gaixoetan.

DHAren odoleko maila igotzen duten DHAren elikatze osagarriak aztertuak izan dira, jadanik A Bitaminaren eranskinak hartzen zituzten RPk eragindako pertsonengan egindako saiakera kliniko batetan. Lau urteko epe batetan bai DHA tratamendua jasotzen zuten taldekoek baita kontrol multzokoek ere antzeko galera bat izan zuten erdialde eta periferiako ikusmenean, ikusmen zorroztasunean eta erretinaren eginkizunean, elektrorretinogramaren arabera. Beraz, ez da topatzen nabaritasunik frogatzeko RPn endekapenaren prozesuaren moteltzean eraginkorrak izango diren DHAren elikatze osagarririk daudenik..

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE