Terapia farmakologikoa
Print Friendly, PDF & Email
terapia  2  eu
terapia  1  eu

 

Faktore neurotrofikoen aplikazioa, garapen enbrionario baita heldutasunean zehar ere zelulak bizirik eta osasuntsu mantentzen dituzten proteina naturalen taldea. Azken urteetan RP duten animali eredutan arrakasta izan duten faktore berriei buruzko zientzia lanak argitaratu dira. Oraingo ikerkuntzek xede dute askapen moteleko dispositiboak garatzea, esate baterako, zelula enkaptsulatuen sistema.

Arreta gehien jasotzen duen faktore neurotrofikoa CNTF da, Fakore Neurotrofiko Ziliarra, zeina nerbio zelulen elikaduran roll zehatz bat duen substantzia bat da. Frogatu egin da CNTFaren arrakasta erretinaren endekapena gelditzeko orduan erretinosi pigmentarioa duten animali ereduetan. Era berean frogatu zen ziurra zela. Gizakietako entsegu klinikoak hasi dira CNTFaren segurtasun eta eraginkortasuna frogatzen RP edota Usher-en sindromea duten pertsonetan. CNTFa erretinara bidaltzen da begi inplante baten bitartez (ECT inplantea). Orain arte saiakera hauek modu onuragarri batetan ari dira garatzen.

Zelula enkaptsulatuen terapiak (ECT) erreferentzia egiten dio erretinaren zelulak dituen aparagailu txiki baten ezarpenari, zeintzuk pixkanaka-pixkanaka begira askatzen joaten diren CNTF proteina. Espero da faktore neurotrofiko horrek fotojasotzaileak “erreskatatzea” (euren heriotza sahiestu) eta Usher-en Síndrome eta RP duten pazienteengan ikusmenaren galera gutxitzea.

Faktore neurotrofiko berriak topatzeko aurrera pausuak ematen ari dira, erretinako zelulei nola eragiten dieten ulertu, erretinako gaixotasun desberinetan jokatzen duten papera eta begira faktore neurotrofikoak bidaltzeko metodoen garapena. Baliteke honek funtzionatzea terapiarako bide berrietan.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE