Print Friendly, PDF & Email

Psikologia positiboa erretinosi pigmentarioak eragindakoentzat

Donostia, 2018/11/28

Aurtengo psikologia tailerra 3 asteartetan zehar burutu da, saio bakoitza 4 ordukoa izan da eta Iker Fernández, Abentura Egilea bezala ere ezaguna, izan da ikastaroaz arduratu dena.

Ezagutzen dutenek, pertsonak gogo biziaz kutsatzeko berezkoa duen gaitasuna nabarmentzen dute eta halaxe egiaztatu dugu. Erretinosi pigmentarioa duten pertsonei egokiturik eta pertsonala, gertukoa eta praktikoa suertatu den formazioaz baliatuz, partehartzaile bakoitzari bere egunerokoari aurre egiteko baliabide pertsonalak ematea lortu du horretarako Neurocoaching, inteligentzia emozionala eta PLNa (“programación neurolingüística”) erabiliz.

Tailer honek nola ikusten dugun azaltzeko aukera ere eman digu eta horretarako errealitate birtualeko betaurrekoak jantzita Tengo Baja Visión Apparen bitartez, Iker gure lekuan jarri dugu.

Partehartzaileak beldurrak gainditzeko eta estresa uxatzeko gakoak eta teknikak gogoz jaso dituzte, bide batez, norbanakoaren ezagutza pertsonala lortzen lagungarri izango direlakoan. Nahi dut, erabaki dut eta ahal dut izan daitezen gure ahoan izan eta behar bezalako hitzen ordezko eta joan gaitezen gure bizitzan aurrera positiboki ZUK EGIN DEZAKEZU bezalako mezuetan gehiago sinestuz, hau izan daiteke aurrerantzean betetzeko lana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE