• Home
  • /Ikusmen Murriztua Dut /Retinosis Gipuzkoa Begisarek Kutxa Fundazioak eta Zer Egin-ek antolatutako udalekuetan parte hartu du.
Print Friendly, PDF & Email

Retinosis Gipuzkoa Begisarek Kutxa Fundazioak eta Zer Egin-ek antolatutako udalekuetan parte hartu du.

Donostia, 2019/07/09

Gaurkoan, Kutxa Fundazioak antolatutako udalekuetako 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoekin aritu gara Erretinosi Pigmentarioaren eta Ikusmen murriztuaren inguruko solasalditxoa egiten.

Zer Egin taldeko kideekin batera, Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteko boluntarioek saioa kudeatu eta gidatu dute, 33 haurren ezagutzak handitzea izanik gure helburu. Tabakalerako Plaza aretoan aritu gara eta bertan azalpen saioa emateaz gain, alde praktikoa ere egin da. Horretarako, talde handia hiru talde txikietan banatu da eta hiru espazio ezberdin bereizi dira Erretinosi Pigmentarioa edo eta ikusmen murriztua jasaten duten pertsonen egunerokotasuneko zailtasunak bereiziz: alde batetik, konoak, bestetik antifazak eta amaitzeko, errealitate birtualeko betaurrekoak.

Gaurko protagonistak 8 eta 12 urte bitarteko euskaldun, madrildar eta frantsesak izan dira.

Mila esker berriro ere Kutxa Fundazioa eta Zer Egin taldeari, gure helburuak eta Erretinosi Pigmentarioa eta “Ikusmen Murriztua Dut” egoeren ezagutzaren zabalkuntzan parte hartzeagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE