Print Friendly, PDF & Email

Sentsibilizazio jardunaldia Zubimusu Ikastolan

Donostia, 2018/02/16

Pasaden ostiralean, otsailaren 16a, Zubimusu ikastolan Askora euskal enpresak sustatzen duen Mahi Mahi proiektuaren barruan eta ikastolarekin elkarlanean, erretinosi pigmentarioa, ikusmen urritasuna eta “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria bertako ikasleei ezagutzera ematen izan ginen.

Lehendabizi beraientzako egokituriko hizketaldi samur bat izan genuen non adibide errezekin gure eguneroko zailtasunak azaldu genizkien gaixotasunak dituen sintomak erakutsiz eta bertan beraien galderak erantzun ahal izan genituen. Ondoren, kanpoko jolastokira joan ginen eta erretinosi pigmentarioaren kono simulatzailea eta “Ikusmen Murriztua Dut VR” App-aren bitartez errealitate birtualeko betaurrekoak erabiliz, bertako 50 bat ikaste gure azalean jarri ziren hainbat jolasen bitartez, non, saskibaloia, futbola, 3 en raya, eta zirkuito batean txertaturiko jokoak eginez gure gaixotasunak sortzen dituen zailtasunaz eta tunel ikusmen bereziaz jabetzeko aukera bikaina izan zuten.

Benetan interesgarriak beraien ekarpenak! Ziur gaude egindako ekintzak beraiengan sortarazitako sentsazio eta sentipenak mundu integratzaileago bat lortzeko pausoak izan daitezkela. Mila esker!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE