Print Friendly, PDF & Email

iPhonearen erabilgarritasunaren inguruko oinarrizko eta erdi-mailako ikastaroak

Donostia, 2018/12/13

Eguneroko bizitzaren jarduera anitzetan smarthponeak duen garrantziaz jakitun, aurtengoan iPhone gailu mugikorren erabilerara bideraturiko VoiceOver pantaila-irakurgailuaren maneiua ardatz izan duten maila ezberdinetako erabilgarritasun-ikastaroak antolatu ditugu.

Zuriñe de Anzolak zuzendu dituen tailer hauek 90 minutuko 5 lansaiok osatu dute eta horietako bakoitzak 3-4 gizon-emakumeko partehartzea izan dute.

Hastapen-ikastaroa azaroak 5, 12, 19 eta 26 baita abenduaren 3an ere ospatu da. Jardunaldi hauetan partaideek iPhonea nola konfiguratu (telefono-mugikorra piztu eta itzaltzen, VoiceOverra martxan jarri eta itzaltzen, ahozko funtzioa, pantailaren kurtina, e.a.), kontaktu baita telefono-deiak ere nola kudeatu, WhatSapp eta iMensaje bidezko posta nola erabili, eta iPhonearen erabilera ohikoenak baita ahozko laguntzailea Siri ere (egutegia, oharrak, ordularia, tenporizadorea, kalkulagailua, …) nola erabili ikasi dute.

Erdi-mailako ikastaroa, aldiz, azaroaren 7, 14, 21 eta 28 baita abendauren 5an ere ospatu da. Lansaio hauetan parte hartu duten ikasleek gailu honek dituen doikuntza-aukerak baliatuz iPhonea nola pertsonalizatu, aplikazio desberdinak nola kudeatu (appak nola antolatu, bilatu, instalatu eta desinstalatu), helbide elektronikoa nola kudeatu, interneten nola jardun eta Siri ahozko laguntzaileak eta iPhoneak dituzten erabilera ohikoenei probetxua nola atera ikasi ez ezik, ikusmen-urritasunen bat duten gizon-emakumeentzat espreski sorturiko aplikazioak (irakurgailu, objektuen identifikatzailea, e.a.) ezagutu dituzte.

Aipaturiko ikastaroetan parte hartu duten pertsonak berauen edukiarekin asebete dira, izan ere, eguneroko bizitzak erakartzen dituen jarduerak burutzerako orduan teknologia hauek itsuak diren edota edozein izaerako ikusmen-urritasunen bat duten gizon-emakumeentzat oso erabilgarriak suertatzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE