
El Día Mundial de la RP en Diario Vasco
Donostia 22/09/2016 FUENTE: DIARIO VASCO
El Diario Vasco se ha hecho eco en su edición digital en euskera de la convocatoria para la celebración del Día Mundial de la Retinosis Pigmentaria que se celebra este próximo domingo día 25 en el Boulevard donostiarra. A continuación puedes leer el articulo completo:
“Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna dela eta, gaixotasunaren berri eman, eragindako gizon-emakumeek pairatzen duten ikusmen-urritasunaren ondorio diren mugaketa larrien inguruan sentsibilizatu eta sendabideren bat topatzeko lanean ikerketak duen berebiziko garrantzia azaltzeko helburuarekin, Gipuzkoan Erretinosi Pigmentarioak Eragindakoen Elkartea ‘Begisarek’ igande honetan, irailak 25, ekitaldi bat antolatu du Donostiako Boulevardean. Baina ez ekitaldik arrunt bat, izan ere, Boulevarda Star Warseko eszena batean bihurtuko da.
Erretinosi Pigmentarioa erretinari eragiten dioten endekapenezko oinordetzazko gaitzen multzo bat da; zelula fotojasotzaileen endekapena eragin ez ezik, kasu askotan itsutasuna ere eragin ohi du. Gaixotasun arraro bezala sailkatuta dago, Gipuzkoan 3.500 pertsonatik bat oraingoz sendaezina den eta nerabezaroa baino lehenago diagnostikatzen zaila den gaixotasun honekin jaiotzen da. Gure lurraldeari dagokionez, egun 200 kasu inguru diagnostikaturik daude eta helduen artean itsutasuna eragiten duten jatorri genetikoko eragileen artean lehenengoa da.
Star Wars-eko jantziak
Era berean, elkargune sozial funtzioa beteko duen barra bat ezarriko da, jendea erakartzeaz eta jardunaldia girotzeaz arduratuko da ‘A Gritos Band’ txaranga eta artisautza-lan solidarioen erakustoki bat ere izango da 12:30ean eta Star Wars-eko pertsonaia eta A Gritos Band’ txarangako kideekin batera, eragindako gizon-emakume, senide eta lagunek ‘tuneleko’ ikusmena, gaitzaren sintoma bereizgarria, simulatzen duten konoak buruan dituztela argazki solidario bat aterako dute”.