Artxiboa: 2014

Smartphone-n inguruko tailerra

Pasaden martxoan tailer guztiz praktiko bat errepikatu genuen. Egokia zaigun mugikorra aukeratzeko momentuan, ikusmen urritasunen bat dugun pertsonak, bai itsuak eta baita guztiz itsutu gabekoak ere, zailtasunak izaten ditugu, horregatik, irisgarritasunerako funtzioak dituzten Smartphone mugikor desberdinen arteko konparaketa moduko tailerra antolatzea pentsatu dugu, hain zuzen ere, Apple-ren iPhone5, Samsung-en Galaxy S4 eta LG-ren Nexus 4 aurkeztuz.

Guztiz praktikoa eta pertsonalizatua den zerbait izanik pertsonako mugikor bat egon zedin antolatu genuen eta emaitza guztiz eraginkorra izan zen jende asko baidago aparagailu teknologiko hauek eskeintzen dituzten irisgarritasun aplikazioak ezagutzen ez dituztenak eta ezagutzeko modu bikaina izan zen.

 

Atletismo egokituko eskola Donostian

Bertan parte hartzeko interesa duten pertsona guztien beharretara egokituko den atletismo eskola bat sortu nahi du Donostian Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federakuntzak.

Jarduera asteazken arratsaldetan ospatuko zen Anoetako atletismo-pistan (miniestadioa), edota ondoko belodromoan hotza edo euria eginez gero. Edozein kasutan, beharrezkoa izango da Patronatuko Kirol Txartela izatea.

Horrela, talde edota taldeak eratu, ordutegiak zehaztu, kuota ezarri eta gainerako kontuetarako, mesedez interesik izanez gero jar zaitezte harremanetan Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federakuntzarekin.

Hona hemen federakuntzarekin harremanetan jartzeko datuak:

Arduraduna: Maider Blasco

Telefonoa: 943 46 25 14

Helbide Elektronikoa: eskolaegokituak@gkef-fgda.org

 

 

Programa esquí para todos 2014-2015

La Escuela de Esquí de Formigal con el apoyo de la Fundación Deporte Solidario y Aramon, organiza el programa ESQUI PARA TODOS, que pretende acercar el deporte del esquí a los discapacitados visuales.

El programa ofrece:

 

*FINES DE SEMANA Y FESTIVOS*

Forfait de día y profesor-guía 3 horas por 42€

Alquiler de esquís 10€

 

*De lunes a Viernes*

Forfait de día y profesor-guía 3 horas  35€

Alquiler de esquís 10€

 

*Semana del 14 al 19 de Diciembre*

* Semana del 22 al 27 de Marzo*

Hotel 5 noches en Media Pensión

Forfait y profesor-guía 3 horas cada día

Alquiler de esquís

330€

Acompañante – Hotel 255€

 

Para Reservas e Información:

Teléfono: 974 490135

Email: info@escuelaesquiformigal.com

 

 

 

 

¡Ánimo y a esquiar!

“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren hedapena “Osatzen 2014ren XV. Jardunaldiak”-en baitan

Azaroak 13 eta 14ean Familia eta Komunitateko Medikuntzaren Elkarteak bere “Osatzen 2014ren XV. Jardunaldiak” ospatu zituen Donostian. Testuinguru honetan eta elkartearen Zuzendaritza Batzordeko kideek erakutsitako borondate on eta laguntzeko nahiari esker, “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriak bere tartea izan zuen.

(gehiago…)

“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria Gipuzkoako autobusetan

“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren hedapenean jarraitzen dugu. Oraingoan bereizgarriaren hedapen kartela Gipuzkoako autobus guztietan jarriz urrian zehar,  Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako Departamenduaren babesari esker.

Gure helburua:  biztanlegoari bereizgarria ezagutzera eman, bere esanahia zein den azaldu eta oro har, gizarteari 100%a ikusi ez arren guztiz itsuak ez diren pertsonon existentzia jakinaraztea litzateke.

“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria Donostiako markesinetan

“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren hedapenean jarraitzen dugu. Oraingoan Donostiako hainbat autobús geltokietako markesinetan.

Iragarki taula hauek eperik gabe azaltzen joango dira euskaraz eta gaztelaniaz tartekaturik. Berauen helburua biztanlegoari bereizgarria ezagutzera eman, bere esanahia zein den azaldu eta oro har, gizarteari 100%a ikusi ez arren guztiz itsuak ez diren pertsonon existentzia jakinaraztea litzateke.

 

Hitzaldi zientifikoa eta bazkaria sagardotegian

Pedro de la Villa Polo doktoreak eskeiniko duen hitzaldi bat antolatu dugu. Berau, Madrid-eko Alcalá Unibertsitateko Medikuntza eta Osasun Zientzien Fakultateko Fisiologia Sailean Sistemen Biologia departamentuko Ikerlaria da eta jorratuko duen gaia “Ikusmen Disfuntziorako Esperimentazio Ereduak: Terapia bidez aurre egiteko balizko bideak” izango da.

Hitzordua Azaroaren 22an izango da, larunbata, goizeko 11.00-tan, ONCE-ren Areto Nagusian, Donostiako Etxaide Kalearen 14an.

Hitzaldiaren ostean sagardotegi batera joango gara de la Villa doktoreak gure herrian sustrai sakonak dituen ohitura hau bizi dezan. Gure asmoa autobusa hartu eta Astigarragako Alorrenea sagardotegian bazkaltzea litzateke eta arratsaldean 17,00ak inguru Sagardoetxea sagardoaren museora joatea honako bisitaldia egitera:
– sagastiaren alboan dagoen museo gunea. Leku itxia da eta sagarra eta sagardoaren munduo liluragarria azaltzen da,
– sagastia, aire librean dagoen gunea da eta leku berean sagarrondoak landatzeko modu ezberdinak eta Euskal Herrian dauden hainbat sagar mota ezberdin ezagutzeko aukera ematen du, (bisitaldiaren zati hau eguneko argiak eta eguraldiak baldintzatua egongo da)
– eta azkenik hirugarren gune bat sagardoaren dastaketa izango da.

Hitzaldiaren ondorengo jardunaldiaren prezioa kide eta laguntzaile batendako 25 euro pertsona bakoitzeko izango da. Donostiara itzulera 19,00ak aldera izango da, beste geltoki batzuetarako galdetu mesedez. Izena eman nahi baduzu deitu azaroaren 14a baino lehen 676894157 edo 943424385 telefonoetara.

Behobia-Donostia 2014an ere Erretinosi Pigmentarioa ikusgai

Atzo ospatu zen Behobia-Donostia 2014, Gipuzkoan eta iaz bezala, Retinosis Gipuzkoa Begisare-ren hainbat lagun solidariok bertan parte hartu zuen Erretinosi Pigmentarioa kamixeta soinean eramanez, bide batez, gure lasterketa berezi honetan lagunduz, izan ere gaixotasuna ikusgai bilakatu ezezik gizarte osoari ikusmen ezgaitasun larri bat pairatzeak suposatzen duen problematikaz sentsibilizatzen lagundu baiziguten.

Mila zorion ederki asko korrika egin baitzuten eta arrakastatsu bukatu ere Behobia. Txapeldun batzu zarete!

Amaia, Cris, Ido, Xabi, mila esker!

Behobia_2014 (5)

Behobia 12

Behobia_2014 (6)

Behobia 3

Behobia_2014 (7)

Behobia_2014 (8)

Behobia_2014 (3)

Behobia_2014 (2)

Screenshot_2014-11-09-14-04-06

Screenshot_2014-11-09-13-56-51

Screenshot_2014-11-09-13-55-41

Screenshot_2014-11-09-13-57-31

 

Distintivo “Tengo Baja Visión” en el Diario Vasco

Seguimos con la difusión del distintivo “Tengo Baja Visión”. Esta vez en el periódico de mayor tirada en Gipuzkoa, el Diario Vasco, a través de faldones publicitarios en espacios cedidos gratuitamente por el diario.

Estas píldoras publicitarias irán apareciendo de forma indefinida, intercalando euskera y castellano, con el fin de dar a conocer el distintivo a la población, su significado y sensibilizar de que no solo existen las personas que ven bien y los ciegos totales.

“Osasun Elkarteen I. Jardunaldia” Donostia Ospitale Unibertsitarioan

Azaroaren 7an, ostirala, eta “Osasun Elkarteen I. Jardunaldia”-ren baitan, Erretinosi Pigmentarioa eta, eragindakoen bizi-kalitatea hobetzea ardatz izanik, Retinosis Gipuzkoa Begisarek abian dituen proiektuak azaldu genizkien Donostia Ospitalera bertaratu ziren profesional eta osasun arloko beste elkarteei.

Guk ez ezik, ADEMGI, AECC, AFAGI, AGIFES eta ALCER elkarteek ere beraien helburu, proiektu, behar eta hausnarketak partekatu zituzten jardunaldian parte hartu genuenokin.

Azkenik, José Manuel Ladrón de Guevara, Donostia Ospitaleko Zuzendaria, eta Maite Arzamendik, Donostia Ospitale Unibertsitarioak osasun arloko elkarteekin dituen hartuemanen koordinatzailea, parte-hartzaileengana zuzendu, eta eragindako eta erabiltzaileak lehenestea xede duen Donostia Ospitale Unibertsitarioaren Plan Estrategikoaren barnean kokatu zuen jardunaldi hau. Horrela, eragindako eta senideen elkarteek osatzen dituzten elkarteekin hartuemana sustatu nahi da, bidebatez, batzuen eta besteen ekarpenak medio osasun emaitza hobeak erdietsiz.

Azken finean, bestelako elkarteek lan egin, pentsatu eta kudeatzeko dituzten era ezberdinetatik ikasteko interesgarria suertatu zaigun ekitaldi bat izan da.

Tamaño de fuente
CONTRASTE