Artxiboa: apirila, 2016

II Feria del Voluntariado en el campus de la UPV

Donostia, 20.04.2016

El pasado día 20 de abril tuvo lugar la “II Feria del Voluntariado” organizada por la UPV y Gizalde y en la que, entre otras, participó Retinosis Gipuzkoa Begisare.

Se trató de una jornada muy amena, en la que tuvimos la oportunidad de sensibilizar a los alumnos y profesores del campus sobre la retinosis pigmentaria, sobre qué significa vivir con una enfermedad progresiva que produce una grave discapacidad visual, sobre el significado de la baja visión y sobre el distintivo “Tengo Baja Visión”, dirigido a mejorar la comprensión y la interacción social de las personas que padecen baja visión.

Aitziber Osinaldek Erretinosi Pigmentarioaren ikerkuntzari eman dio bere urteko lehen saria

2016/04/18

Pasaden larunbatean, Arenas de Cabrales – Asturias Trail de los Pastores de Portudera  mendi lasterketan, Aitziber Osinalde Galdos legazpiarra izan zen emakumetan azkarrena. Retinosis Gipuzkoa Begisare-ren laguna dugu eta Erretinosi Pigmentarioaren hedapenean laguntzen digu bere kirol arropak inprimatuz, bidenabar trebatzen eta lehian aritzen den orotan leku guztietara zabalduz. (gehiago…)

Retinosis Gipuzkoa Begisare Gestiona Radio irratian: terapia pseudozientifikoak eta gaixotasun arraroak

DONOSTIA 2016/04/5

Arantza Uliarte Doktorea, Retinosis Gipuzkoa Begisareko mediku arduraduna, tratamendu pseudozientifiko eta gaixoasun arraroen inguruan mintzatu zen Gestiona Radio irratian. Elkarrizketa interesgarri honetan kasu gehienetan beren eraginkortasun medikua frogaturik ez duten eta, gainera, engainua medio eragindakoengan baikortasunerako itxaropena pizten duten terapietan ezarri nahi izan zuen arreta Doktoreak.

Gaixotasun arraro asko endekapenean oinarritzen dira eta sarri bai eragindakoen bizi-kalitatea baita beren senideena ere baldintzatzen dute, izan ere, gaitza pairatzen duen gizon-emakumeak menpekotasun-egoera batetan aurkitzen du bere burua eta zenbaitetan heriotza goiztiarra ere erakartzen dio. Gainera, izaera honetako gaitz gehienek ez dute inolako sendabiderik eta berauen sintomak hobetu edota garapena moteltzeko baliabiderik ez izatea oso ohikoa da. Hori dela-eta, pronostiko txarreko gaixotasunak (minbizi-mota batzuk eta gaitz neurodegeneratibo ugari, besteak beste) nozitzen duten pertsonekin gertatu bezala, gaixotasun arraroren bat dugun pertsonok osatzen dugun kolektiboak zientziak frogatu ez arren eraginkorrak eta arriskurik-gabekoak bezala iragartzen diren eta “terapia alternatiboa” edota “sendabide naturala” deritzotenak probatzeko jokaera du. Horrelako egoerei aurre egin behar dieten pertsonek eta beren familiek bizi duten egoerak bultzatuta, eta kultur-maila edota ezagutza-zientifiko altua izanagatik, probatu egiten dituzte “galtzeko ezer ere ez dugu” lelopean, galtzekotan diru apur bat besterik gabe. Baina hori ez da egia, izan ere, ez dira horren merkeak eta, gainera, medikamenduekin gertatu ez bezala, bestelako produktuok aurrekoek pasa behar dituzten segurtasun- eta eraginkortasun-kontrolak pasa behar izaten ez dituztenez beti ez dira pentsatzen dugun edota esaten digutena bezain arrisku-gabeak suertatzen.

Mota honetako erremedioek beren iragarkietan gizartearentzat erakargarriak suertatzen diren hitzak (ongizatea edo oreka) eta bio edota eko aurrizkiak erabiltzen dituzte. “Naturalak” izatearen lelopean arriskutsuak ez direla pentsatzea okerra da, izan ere, zenbait perretxiko (amanita phalloides, esaterako) eta animalien pozoinekin  (eskorpioia, sugea, armiarma, …) gertatzen den moduan, naturan aurki daitezke munduko toxina arriskutsuenak. Bestalde, argudio gisa sarri mendez-mende transmititu diren eta jatorria kultura exotikoetan (India, Txina, …) duten terapiak izatea erabili izan ohi da eta, zentzu honetan, herrialde horietan bizi-itxaropenak 40 urteak ozta-ozta gainditzen dituen bitartean zientzian oinarritzen diren eta modernoak diren osasun-sistemak dituzten Estatuetako gizon-emakumeek aurrekoen bizi-itxaropena bikoiztu egiten dutela nabarmendu behar da.

Nahiz eta “terapia” pseudozientifikoen artean hainbatek (eskuak baliatzen dituztenak, antza gure energiak manipulatzen dituztenak edo ura magnetizatzen dituztenak) ondorio biologikorik ez izan, medikuntza-osagarri edo -alternatiboan erabiltzen diren produktuetako askok badituzte eta, osagarri dietetiko, elikagai- eta nutrizio-osagarri lelopean saltzen diren heinean, ez dira medikamendu kontsideratzen eta, hortaz, azken hauek merkaturatu ahal izateko pasa behar izaten dituzten kontrol zorrotzak ekiditen dituzte.

Produktu hauetako askok medikamendu-itxura izaten dute; ez soilik aurkezteko modu (koprimatu, kaptsula, …) eta ontzietan, baizik eta beren osagai eta iragarkietan ere. Hala eta guztiz ere, ekoizpen-prozesu, merkaturatze eta balizko kontsumitzaileengana iristea arautzen duten araudiei dagokienean, produktu hauenak oso desberdinak dira medikamenduenekin alderatuz gero. Medikamenduekin gertatu ez bezala, elikagai-osagarriek ez dute inolako fitxa teknikorik eta, era berean, produktuak erakar ditzakeen ondorio kaltegarri, kontraindikazio eta interakzioen berri ematen duen prospekturik izatea ez da beharrezkoa. Dena den, botiketan banatze hutsak erabiltzailearengan sarri sortzen duen bermea aintzat harturik, bere medikuari ez dio jakinarazten eta, beraz, bere ekimenez hartzen ditu produktuok inolako ikuskapenik gabe.

Dosi egokiak hartuz gero osasuntsua den pertsona batentzat arriskurik ez duten eta agian onuragarria suerta daitezkeen mineral- edota bitamina-osagarrien kotsumoa oso kaltegarria bilaka daiteke patologia zehatz bat nozitzen duen gizon-emakumearentzat. Aipaturikoaren adibide argia da begiaren osasuna hobetzen duten eta A bitamina duten elikagai-osagarriak kontraindikaturik baitaude Stargardt sindromea (erretinari eragiten dion endekapenezko eta oinordetzazko gaixotasuna) duten eragindako pertsonentzat.

Gaixotasun arraroak deritzoten horietan, tratamendu ezean, berau alboratu eta beste “erremedio alternatibo” bategatik ordezkatzeko arriskurik ez da existitzen (beste hainbat patologia larrirekin horrela izaten da eta zoritxarrez behin baino gehiagotan pertsonaren heriotza erakarri izan du). Inolako sendabiderik ez duten gaitzen kasuan, konponbidea entsegu klinikorik pasa behar izan ez duten eta, hortaz, beren segurtasuna, eraginkortasna, gehieenezko dosia edota eragindako gizon-emakumeak beste gaitzen bat (diabetesa, bihotzeko gaitza, e.a.) tratatzeko har ditzakeen bestelako sendabideekin izan dezakeen erreakzioa frogaturik ez duten erremedioetan bilatu nahi izatea arriskutsua da.

Izan ere, oro har gizarteak duen ezagutza medikuak ez du pertsona bat balizko erremedio edota terapia bat komunitate zientifikoak onartu duen ala ez bereizteko ahalbidetzen. Eta prestakuntza hori izan dezaketen gizon-emakumeen kasuan, etsipen-egoeran aurkitzen den pertsonak lagun diezaiokeen zerbait dagoela sinetsi nahi izaten du eta, hortaz, balizko sendabidea eskaini diezaiokeenaren fede ona ez du zalantzan jarriko baldin eta pertsona horrek terminologia pseudozientifikoa baliatzen badu bere iragarkietan, bere buruari terapeuta deitzen badio eta klinika edota terapia-zentro bezala azaltzen diren instalakuntzetan lan egiten badu.

Gaixotasun arraroak eragindako pertsonen elkarteetara sarri nolabaiteko erremedio natural, bitamina, osagarri edo terapia alternatibo jakin baten inguruan eragindako gizon-emakume eta senide asko etortzen da aholku edo iritzi eske, baina inolako tratamendu ezta terapiarik ere baloratu, aholkatu eta are gutxiago ematea ez da inola ere ez elkartearen eginbeharra. Pertsona hauek beren adituengana zuzendu behar ditugu, izan ere, pertsona hori da guregana etorri den gizon-emakumearen ez soilik patologia baizik eta bere testuingurua, hartzen dituen medikamenduak, balizko alergiak, aurrekariak eta, oro har, bere historial medikua ezagutzen duena.

Hori bai, elkarteon betebeharra da Administrazio Publikoen arreta erakarri eta mediku-prestakuntza egokirik gabe zenbait gaixotasunentzat tratamenduak eskaintzen dituzten zentru eta profesionalen gaineko ikuskapena areagotzea aldarrikatzea. Era berean, iragarkietan erabiltzen den terminologia gertutik aztertu behar da eta, azkenik,  elikagai- eta nutrizio-osagarrien ekoizpena eta salmenta arautzen duten araudia hobetu egin behar da.

Hurrengo lotura honetan elkarrizketa oso-osorik entzungai duzu:

ENTREVISTA A LA DOCTORA ULIARTE EN GESTIONA RADIO

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE