Artxiboa: maiatza, 2016

Ikusmen murriztuaren inguruko sentsibilizazio-jardunaldia DBHko ikasleekin

2016/05/12

IBT-CRIrekin elkarlanean, Retinosis Gipuzkoa Begisarek Arantzazuko Ama ikastolako Derrigorrezko Bigarren Mailako bigarren mailako ikasleei, tartean ikusmen-urritasuna duen mutiko bat, zuzenduriko “Ikusmrn murriztuaren inguruko sentsibilizazio jardunaldia ikastetxeetan” deritzon ekimena antolatu zuen. (gehiago…)

Retinosis Gipuzkoa Begisareren hitzaldi jendetsua Legazpin

2016/05/12

Retinosis Gipuzkoa Begisarek lurralde osoan zehar gure gaitzaren berri emateko xedearekin abian jarri zuen ekimenak Legazpi izan zuen oraingoan geltoki. Urola Garaiko herri honek besoak zabal-zabalik jaso gintuen eta gure elkartearen inguruko hitzaldira jende andana gerturatu zen.

Didaktiko suertatu zen aurkezpenean erretinosi pigmentarioa zertan datzan eta ikusmen murriztua eragiten duten gaixotasunak zeintzuk diren azaltzeaz gain, gure elkarteak burutzen duen hedapen-lanean abian ditugun ekimen garrantzitsuenak aurkeztu genituen. Horrela, Retinosis Gipuzkoa Begisare osatzen dugun pertsonontzat hunkigarria izan zen jardunaldi honetan “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria aurkeztu genien legazpiar guztiei.

 

  • Page 1 of 2
  • 1
  • 2

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE