Artxiboa: 2020

EHUko HEZKUNTZA IKASLEEK BEGISARERI BURUZKO LABURMETRAIA LANDUKO DUTE

Retinosis Gipuzkoa Begisarek EHUko Lehen Hezkuntza graduko ikasleek burutuko duten  proiektu batean parte hartuko du 2020-2021 ikasturtean zehar. Proiektu horren asmo nagusia da, Hezkuntza Bereziko ikasleen eta Gipuzkoan kolektibo desberdinekin lanean diharduten elkarteen arteko elkarlana sustatzea. Hala, laugarren mailako ikasle talde batek Begisare aukeratu du, gure elkartearen inguruan dokumentatu ondoren laburmetraia bat grabatzeko.

(gehiago…)

JULIAN IANTZI, IKUSMEN MURRIZTUA DUTENEN LAGUNTZAILE BIDEO BATEN BIDEZ

https://youtu.be/yiM496Nbxo4

Julian Iantzi telebista aurkezle ospetsuak Ikusmenaren Mundu Eguna dela eta (urriak 8) sentsibilizazio bideo bat grabatu du. Ikus-entzunezkoa Retinosis Retina Begisareren ekimenez gauzatu da, erretinosi pigmentarioa zer den azaltzeko eta, oro har, ikusmen murriztuak sortzen dituen zailtasunak eta ulergarritasun eza ezagutarazteko. (gehiago…)

Retinosis Gipuzkoa Begisarek ikusmen urria edo itsuak direnentzako sukalde baten diseinuan parte hartu du

Arrasaten egoitza duen ACEDE enpresa  lanean ari da ikusmen urriko edo itsuak direnentzako sukalde irisgarria sortzeko. Mondragon taldeko hainbat kooperatibaren batasuna da enpresa hau. Proiektu honetan parte hartzen ari diren kooperatibak hauek dira: Mondragón Componentes, Centro Stirling, Copreci, Eika, Saiolan eta H-ENEA Living Lab. (gehiago…)

Ikusmen murriztua duten pertsonek distantzia mantentzeko laguntza eskatzen dute

Euskadi, 14/05/20

Ikusmen desgaitasuna duen pertsona bat saltoki batera sartzeko ilaran dagoenean, baliteke hasiera ikustea, ez, ordea, bukaera, tunel moduko ikusmena baldin badu. Ilaran daudenak mugitzen direnean, berak ere aurrera egingo du baina hurbilen duenarekin tupust egin lezake eta egoera gogaikarria sortu. Halakoetan, ikusmen murriztua dutenek, arrisku egoerak eta gaizki-ulertuak sor ditzakete. (gehiago…)

Tamaño de fuente
CONTRASTE