HITZALDIA: Egungo eta etorkizuneko terapiak Erretinako Distrofia Hereditarioetarako (EDH) Zer egin dezakegu pazienteok?

Categories
Ikerkuntza

Begietako gaixotasun arraroak dituzten pazienteek, batez ere tratamendurik ez dutenek, tartean, Erretinako Distrofia Hereditarioak, zeregin pasiboa izan ohi dugu gure gaixotasunaren bilakaerari dagokionez, eta profesionalen esku uzten dugu gure begien osasunari dagokion guztia, hain biziki nahi dugun sendabidearen zain.

Kanpaina bat egingo dugu ikusmen murriztua dutenei bereizgarria erabili dezaten proposatzeko

Categories
Ikusmen murriztua Ikusmen Murriztua Dut

Urriaren 14an Ikusmenaren Mundu Eguna ospatuko da eta horren harira ekimena burutuko da. IKUSMEN MURRIZTUA DUT bereizgarriaren erabilerak giza-harremanak errazten ditu eta ulergarritasun ezak sortzen dituen arazoak saihesten laguntzen du. 

Bizkaiko baliabide eta zerbitzuen gida

Categories
Argitalpenak Baliabideak Retina Bizkaia

Retina Bizkaia Begisarek egindako “Ikusmen-urritasuna duten pertsonentzako Bizkaiko Baliabide eta Zerbitzuen Gida” argitaratu genuen. Gida aktiboa eta lankidetzakoa izateko egin dugu, beraz ezagutzen dituzuen berritasunak edo baliabideak jakinaraz diezazkiguzue, osatu eta eguneratuta izateko. Espero dugu tresna hau erabilgarria izango dela eta erreferentziazko gida gisa izan dezakezuela.

SUKALDE EGOKITUA IKUSMEN DESGAITASUNA DUTEN PERTSONENTZAT

Categories
Ikusmen murriztua Ikusmen Murriztua Dut

“Kitchen eye” izeneko indukziozko sukaldearen aurkezpena, ikusmen murriztua duten pertsonentzat egokitua. Erliebezko botoiak ditu eta martxan jarri daiteke bi modu hauen bidez: telefono mobileko aplikazio batengatik, bateagarria dena iOS eta Android sistema operatzaileekin eta “Alexa”ren bitartez, amazoneko dispositibo bat bozgoragailu funtzioa duena, wifi bidez erabilgarria dena.

BEGISAREk BIODONOSTIARI 23.000 EUROKO DOHAINTZA EGIN DIO

Categories
Retina Gipuzkoa

 2009.urtean gure Retinosis Gipuzkoa Begisarek Biodonostiari erretinosi pigmentarioaren inguruko ikerketa egitea proposatu zion. Ordutik, proiektuaren alde lan egin dugu baita ekarpen ekonomikoa egin ere. 2020an 23.000 €-ko dohaintza egin dugu  Euskadiko hiru elkarteok, beraz, orain arte guztira, 249.375 € bideratu ditugu.  

TESTIGANTZAK

Categories
Retina Gipuzkoa

Bideo honetan, Begisareko hainbat bazkideri entzun diezaiekezue elkartearen inguruko iritziak ematen, eta elkartearekin harremanetan nola jarri ziren  eta eguneroko bizitzan nola moldatzen diren azaltzen