
21/02/25: HITZALDIA “DHRak EUSKADIN”
Gaixotasun Arraroen Munduko Eguna dela eta, Retinosis Retina Begisaretik “Erretinako Distrofia Hereditarioak Euskadin: ikerketatik klinikora” hitzaldia entzutera gonbidatzen zaituztegu.
EGUNA: 2021eko otsailaren 25ean, 18:50ean.
HIZLARIAK: Cristina Irigoyen eta Javier Ruiz Ederra doktoreak
Hitzaldia Microsoft Teams-en bidez emango da, eta ondoren ematen dugun estekan klik eginez sartu ahal izango da. Aplikazio hau ezezaguna bada zuretzat, harremanetan jar zaitezke zure elkartearekin, aurretik proba-konexio bat egiteko.
BILERAKO ESTEKA
Klikatu hemen batzarrean parte hartzeko
PROGRAMA
18:50-19:00 Parte hartzaileen konexioa
19:00 Ruiz Ederra doktorea
Euskadiko Erretinako Distrofia Hereditarioen ikerketa-proiektua. Diagnostiko genetikoaren 10 urteko emaitzak. Terapia berrien ikerketa.
19:20 Irigoyen Laborra doktorea
Erretinako Distrofia Hereditarioen Unitatearen esperientzia. Terapia genikako saiakuntza klinikoak: diagnostiko genetikoaren garrantzia.
19:40 Galdera-txanda.
HIZLARIAK:
Javier Ruiz Ederra
Biologian doktorea, erretinako jaraunspenezko distrofietan espezializatua animalia-ereduetan eta genetika. Miramoon Pharmako Biologiako zuzendaria eta Biodonostia Institutuko Erretinako Distrofia Hereditarioen ikerketa-taldeko kolaboratzailea.
Cristina Irigoyen
Donostiako Ospitaleko Oftalmologoa, Erretina medikoan eta kirurgikoan espezialista da. Donostiako Ospitaleko Erretinako Distrofia Hereditarioen Unitatea zuzentzen du. BioDonostia Ikerketa Proiektuaren arduradun klinikoa da.