Print Friendly, PDF & Email

Begisare SBEEBV Elkartearen Nazioarteko V. jardunaldietan

Bilbo, 21/10/2019

Joan den urriaren 18, 19 eta 20an SBEEBV Elkartearen (Ikusmen Murriztuko Espezialisten Espainiako Elkartea) Nazioarteko V. Jardunaldietan parte-hartzeko aukera izan genuen. Ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitatean burutu zen, Bilbon. Bertan, ikusmen murriztuaren alorreko azken berrikuntzak eta aurrerapenak partekatu genituen, hizlari zein tailer eta erakustokien bidez. Halaber, mahai-inguru biziki interesgarri batean esku hartu eta entzuterik izan genuen. Honen ardatza izan zen oftalmologoen eta ikusmen murriztuan espezialistak diren errehabiltatzaileen arteko kooperazio harremanak. Gainera, igandean, elkarteen mahai-inguruaren ondoren, Eider Gutiérrez ikusmen murriztuan espezialistak, Angel Barañano III. Saria jaso zuen.

Egun mamitsu eta interesgarri hauetan ezagupenak partekatzeaz gain, hainbat espezialista aurrez aurre ezagutu ditugu. Hain zuzen, aurten bereziki, profesional horiekin harreman estua izan dugu, Espainian Ikusmen Murriztua Daukat kanpaina urrian gauzatu dugulako.

Mila esker!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE