Print Friendly, PDF & Email

BEGISAREk BIODONOSTIARI 23.000 EUROKO DOHAINTZA EGIN DIO

 2009.urtean gure Retinosis Gipuzkoa Begisarek Biodonostiari erretinosi pigmentarioaren inguruko ikerketa egitea proposatu zion. Ordutik, proiektuaren alde lan egin dugu baita ekarpen ekonomikoa egin ere. 2020an 23.000 €-ko dohaintza egin dugu  Euskadiko hiru elkarteok, beraz, orain arte guztira, 249.375 € bideratu ditugu.  

Ekarpenaren parte bat loteria salmentatik eskuratzen dugu, horregatik eskerrak eman nahi dizkizuegu kolaboratu duzuen gipuzkoar, bizkaitar eta arabar guztioi. 

Bukatzeko esan Biodonostiako ikerlariak emaitza itxaropentsuak lortzen ari direla. Zehazki UPV-EHUrekin batera erretinako zelulak babesteko eraginkorrak izan daitezkeen farmakoak garatzen ari dira. Txalo bero bat egitasmoaren alor molekularrean eta klinikoan diharduten profesionalentzat. 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE