
Albaola, itsas kultur faktorian bisitaldia
Donostia, 2017/06/22
Pasaden ekainaren 22an, Retinosis Gipuzkoa Begisareko 17 kide eta lagun Donostiatik abiatu eta Pasai San Pedrora joan ginen paseo eder bat emanez Albaola museoa ezagutzera.Egindako ariketak gosetu ere egin gintuen eta Muguruza jatetxeraino gerturatu ginen bertako arrain fresko erreak eta goxo goxoak dastatzera.
Ondoren, Albaola Museoa bisitatu genuen eta San Juan baleontziaren historia partekatua ezagutu ahal izan genuen, hain zuzen ere, baleontzi hau, Euskal Herritik Ternuara joaten ziren zama-ontzi transozeanikoen adibide bat da, XVII. mendekoa eta benetazko tamainuan.
Zalantzarik gabe, kultura eta gastronomia nahasteko jardunaldi ederra.