Ikusmen Murriztua Bizi Ezazu erakusketa interaktiboak arrakasta itzela izan du Arrasaten
Arrasate, 2020/02/22
Retinosis Gipuzkoa Begisare Elkarteak, otsailaren 17tik 21era bitartean Kulturaten, Ikusmen Murriztua Bizi Ezazu erakusketa antolatu du.
Aste honetan zehar, talde ezberdin ugari izan ditugu Ikusmen Murriztuaren inguruko solasaldietan parte hartzen; esaterako udaletxeko langileak, Ibaiarte Merkataritza Taldeko kideak, Nagusilaneko …
Gaur Retinosis Gipuzkoa Begisaren arrasatearrak murriztua duten pertsonen inguruan sentsibilizatzeko erakusketa interaktiboa aurkeztuko du, Kulturaten.
Arrasate, 2020/02/17
- Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteak datorren otsailaren 17tik 21ra bit/artean eta Kulturaten, Ikusmen Murriztua bizi ezazu erakusketa anto/atu du.
- Ikusmen murriztua itsutasuna baina maila gutxiago bat da. Biztanleriaren %2ak baino gehiagok sufritzen du ikusmen-urritasuna. Erretinosi pigmentarioa ikusmen urritasuna sortzen duen gaixotasun bat da, baina ez bakarra.
- Elkar-ulertzea erraztu eta giza-interakzioa hobetzeko asmoz sortu du Retinosis Gipuzkoa Begisare-k “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria, bide batez, ikusmen urritasuna edozein gaixotasunak sortua dela ere, ikusmen murriztua duen pertsona bezala identifikatzea lortzeko.
Begisarek Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan formakuntza saioa burutu du
Tolosa, 2019/11/22
Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteak Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako ikasle talde bati erretinosi pigmentarioari eta ikusmen murriztuari buruzko formakuntza saioa eskaini die joan den azaroaren 22an. Zehatzago, Osasun-dokumentazioko eta Administrazioko Goi-Mailako zikloko 43 ikasle bildu dira sentsibilizazio tartean parte hartzera, gaia irakasleekin gelan landu ondoren.
Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna 2019: MILA ESKER – GRACIAS
Donostia, 2019/09/30
Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna 2019: beste behin ere ekitaldi arrakastatsua zuen guztion laguntzari esker. MILA ESKER itsutasunaren aurkako borrokan aurrera egiten laguntzeagatik!
ERRETINOSI PIGMENTARIOAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Donostian, 2019/09/16
Aurreko urteetan egin bezala, aurten ere ERRETINOSI PIGMENTARIOAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko asmoz kalera aterako gara gure gaixotasunaren berri eman, ikusmen-urritasun hau dela eta pairatzen ditugun mugapenen inguruan sentsibilizatu eta balizko sendabide baten topaketan ikerketak duen ezinbesteko garrantzia azaltzeko.