Ramon #etxeangeratu da #RetinosisPigmentaria kamiseta jantzi eta osasun langileei bere babesa adierazten.
APLAZAMIENTO ACTIVIDADES Y ATENCIÓN LIMITADA

Euskadi, 13 de marzo de 2020

Atendiendo a las medidas de contención propuestas por el Gobierno Vasco para frenar la propagación del coronavirus, las asociaciones Begisare de los tres territorios históricos hemos decidido APLAZAR sin fecha todas las ACTIVIDADES PREVISTAS hasta próximo aviso y ANULAR la ATENCIÓN en todas nuestras SEDES.

Pero seguimos trabajando por prestar toda la ATENCION por medios no presenciales, a través del TELÉFONO o vía CORREO ELECTRÓNICO.

Recordamos nuestros datos de contacto:

RETINOSIS Gipuzkoa BEGISARE: Teléfono: (+34) 676 894 157 / Email: info@begisare.org

RETINA Bizkaia BEGISARE: Teléfono: (+34) 646 787 112 / Email: bizkaia@begisare.org

RETINOSIS Araba BEGISARE: Teléfono: (+34) 644 763 140 / Email: araba@begisare.org

Esperamos que el plazo sea el menor posible y podamos reanudar nuestro trabajo en condiciones sanitarias seguras

Ikusmen Murriztua Bizi Ezazu erakusketa interaktiboak arrakasta itzela izan du Arrasaten

Arrasate, 2020/02/22

Retinosis Gipuzkoa Begisare Elkarteak, otsailaren 17tik 21era bitartean Kulturaten, Ikusmen Murriztua Bizi Ezazu erakusketa antolatu du.

Aste honetan zehar, talde ezberdin ugari izan ditugu Ikusmen Murriztuaren inguruko solasaldietan parte hartzen; esaterako udaletxeko langileak, Ibaiarte Merkataritza Taldeko kideak, Nagusilaneko lagunak, lanbide heziketako ikasleak, Sasoibideko partaideak etab.

Egun hauetan, Ikusmen Murriztuaren nondik norakoak azaltzen aritu gara, izan ere, ikusmen murriztua duen pertsona batek nola ikusten duen ulertzea zaila suerta daiteke, ezagutza-ezagatik, ikusmen akatsak ugariak izan daitezkeelako eta ikusmen galera maila ezberdinetan adierazi daitekeelako. Horregatik, elkarteko kideok hainbat azalpen eman ditugu sintoma ezberdinak azaltzen dituzten argibide-taulen bitartez eta ikusmen murriztua zer den, “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriak zertarako balio duen, eta Tengo Baja Visión VR APP-en bitartez ikusmen murriztua duten pertsonen lekuan jarri ahal izan ditugu. Material guzti haiek, bereizgarriak barne, Retinosis Gipuzkoa Begisare Elkarteak berak garatu ditu azken urte hauetan. Aipatzekoa da azken urte hauetan Ikusmen Murriztua Dut proiektuak izugarrizko hedapena izan duela bai Euskal Autonomi Erkidegoan eta baita Espainia mailan ere.

Honekin batera, sentsibilizazio hitzaldi eta tailerrak egin ditugu udaleko langile, Ibaiarte merkatari taldea eta herritar talde ezberdinei bideraturik, non “Nola lagundu 10 pausotan” bideoa eta errealitate birtualeko betaurrekoak izan dira honen euskarri, honen helburua ikusmen murriztua ulertu eta euren lekuan jartzea izanik.

 

Erakusketak iraun bitartean eta mugarik gabeko epean, Arrasateko establezimendu, saltoki, taberna, udala, ikastetxeak, gune publikoak etab. “Ikusmen Murriztua dut – Hemen Kontuan Dugu” dioten pegatinak jarri dituzte beraien erakusleiho edota sarbideetan.

Lurraldebusek eta baita El Diario Vasco-k ere kanpainarekin bat egin dute erakusketaren iragarpena eginez.

Gure ekimenak hainbat komunikabideetan argitaratu dira:

 

Diario Vasco – Deba Goiena

https://www.diariovasco.com/alto-deba/arrasate/exposicion-mostrara-personas-20200204001529-ntvo.html

https://agenda.diariovasco.com/evento/exposicion-experimenta-la-baja-vision-666245.html

https://www.diariovasco.com/alto-deba/arrasate/piel-persona-baja-20200219000819-ntvo_amp.html

GOIENA TELEBISTA

https://goiena.eus/arrasate/1581603635610-ikusmen-murriztua-esperimentatzeko-erakusketa-interaktiboa-egongo-da-kulturaten

https://goiena.eus/arrasate/1582043935079-ikusmen-murriztua-esperimentatu-erakusketa-ezagutzen

https://goiena.eus/komunitatea/igonzalez/1582704549339-eskerrik-asko-arrasate

ARIZMENDI IKASTOLA

http://www.arizmendi.eus/es/noticias/la-vida-en-la-ikastola/campana-de-sensibilizacion-sobre-la-baja-vision-2/

NOTICIAS DE GIPUZKOA

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/debagoiena/2020/02/15/exposicion-sensibilizara-baja-vision/1013743.html

GIPUZKOA SOLIDARIOA

https://gipuzkoasolidarioa.wordpress.com/2020/02/18/begisarerekin-ikusmen-murriztua-edukitzearen-esperientzia-arrasaten/

 

Giza sentsibilizazioa hain izan da sakona, egun, ikusmen murriztuaz entzun eta bereizgarria ikusi ez duen pertsonarik ez dagoela Arrasaten. Kanpaina honi esker, orohar herritarrak, ikusmen murriztua zer den, “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria zertarako den eta ikusmen desgaitasuna duten pertsonak nola tratatu eta gidatu jakin ahal izan dute. Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu ekintza hauetara gerturatu zareten guztioi. Oso garrantzitsua izan da guretzat Arrasateko herritarrek kontuan hartzen gaituztela ikustea. Erakusketa honen helburua ikusmen murriztua duten herritarren bizi kalitatea hobetzea eta duten baldintza ezagutaraztea izanik, aste osoan zehar bildutako jendetzak, aurreikusitako espektatibak aise gainditu ditu eta hortaz, ilusioz beterik jarraituko lanean.

Esker bereziak Udaletxeari eta Ibai-arteri bere laguntzagatik, komunikabideei gure ekintzak areagotzeagatik, LurraldeBus-i eta El Diario Vasco-ri gure publizitatea eramateagatik, eta nola ez, Kulturateko langileei, beti prest edozein ezusteko konpontzeko.

 

Guztioi, mila esker.

 

 

Gaur Retinosis Gipuzkoa Begisaren arrasatearrak murriztua duten pertsonen inguruan sentsibilizatzeko erakusketa interaktiboa aurkeztuko du, Kulturaten.

Arrasate, 2020/02/17

  • Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteak datorren otsailaren 17tik 21ra bit/artean eta Kulturaten, Ikusmen Murriztua bizi ezazu erakusketa anto/atu du.
  • Ikusmen murriztua itsutasuna baina maila gutxiago bat da. Biztanleriaren %2ak baino gehiagok sufritzen du ikusmen-urritasuna. Erretinosi pigmentarioa ikusmen urritasuna sortzen duen gaixotasun bat da, baina ez bakarra.
  • Elkar-ulertzea erraztu eta giza-interakzioa hobetzeko asmoz sortu du Retinosis Gipuzkoa Begisare-k “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria, bide batez, ikusmen urritasuna edozein gaixotasunak sortua dela ere, ikusmen murriztua duen pertsona bezala identifikatzea lortzeko.

(gehiago…)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE