• Home
  • /Azken berriak /Ama zelulen terapia miraritsu batekin sagu itsuek ikusmena berreskuratu dute
Print Friendly, PDF & Email

Ama zelulen terapia miraritsu batekin sagu itsuek ikusmena berreskuratu dute

ABC, 2010.02.25

Erretinosi pigmentarioaren, erretina larriki kaltetzen duen endekapen izaerako gaixotasuna, ondorioz sagu itsuek ikusmena berreskuratu dute ama zelula enbrionarioen terapia bati esker. Columbiako (AEB) Unibertsitateko Medikuntza Zentroko ikerlariek miraria erdietsi zuten erretinako zelula gaixoak jatorri enbrionarioko berriekin ordezkatuz. Adituek uste dute tratamendu berri hau erretinosi pigmentarioa, mundu osoan zehar gutxi gorabehera 1,5 milioi pertsonari eragiten diena eta itsutasunaren kausa nagusia dena, eta antzeko patologien aurkako borrokan itxaropen berri bat bihur daitekeela. Ikerkuntza Trasplantation aldizkariaren azken edizioan argitaratzen da.

Erretinosi pigmentarioak erretinaren periferian kokaturiko zelulei eragiten die bereziki, euren heriotza eraginez. Eragindakoaren ikuseremua modu esanguratsuan murrizten da, “tunel formako ikusmena” izango balu bezala, “tunel” horretatik kanpo geratzen den guztia era lauso edo ondulatuan azaltzen delarik. Ikerkuntza hau “itxaropentsua da, ama zelulak arrakastaz erretinako zelula bilakatu baitziren eta hauexek sagu eredu batetan ikusmenaren berezarpena eragin baitzuten” argitu du Stephen Tsang-ek, Columbiako Unibertsitatean oftalmologia eta zelula biologia irakasle eta “Transplataturiko zelulak erretinako zelulen itxura izateaz gain horiek bezala funtzionatzen zuten” azterlanaren egile nagusia.

Hainbat zailtasun

Ikerlanean parte hartu zuten saguen laurden batek erdietsi zuten ikusmena berreskuratzea. Gainontzekoek, tumore on eta erretinaren desprendimendua bezalako, zenbait konplikazio nozitu zituzten, hori dela Tsang eta bere taldeak arazo hauen eragina gutxiagotzeko teknikak optimizatu nahi ditu giza paziente batekin probak egiten hasi aurretik. Desabantaila hauek behin konponduta, zientzialariek espero dute teknika hau erabili ahal izatea bai erretinosi pigmentarioa baita Stargardt gaixotasunari lotutako makularen endekapen eta antzeko beste gaixotasunak aurkatzeko ere. Aitzindaria den teknika honek garrantzia handia izan dezake, izan ere, bakarrik Amerikako Estatu Batuetan 9 milioi hiritarrek pairatzen baitute egunean makularen endekapen motaren bat eta kalkukatzen baita biztanleriaren %30ak jasango duela 75 urte betetzerakoan.

URL: www.abc.es/20100225/ciencia-tecnologia-biologia-genetica/ratones-ciegos-recuperan-vista-201002251831.html

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE