Print Friendly, PDF & Email

Arabar mendiri intzeko irteera

21 de mayo del 2011

Joan zen larunbatean, Maiatzak 21, Begisareko 22 lagunek osaturiko taldeak Arabar Mendikatea ezagutzea izan genuen helburu. Eguraldia ere lagun izan genuen udaberriko egun zoragarri batekin.

Eguerdi aldera Lagranera iritsi ondoren, bi orduko ibilbideari ekin genion zuhaitz artean GR-38 ko ardo eta arrain bidean zehar. Behin gosea gurekin genuela, herri berdineko jatetxe batetara joan ginen indarrak berritzera. Bertako jakiez osaturiko bazkari osasuntsua eta gero, GR-38 ko Interpretazio Gunera gerturatu ginen ikusentzunezko bat medio, aintzinean Cantabricoko portuak Arabar Errioxarekin lotzen zituen ardo eta arrainaren ibilbideari buruzko informazioa jasoaz.

Segidan, autobusera igo eta Peñacerrada herrira joan ginen. Han genuen zain harresiak, eliza eta herriko historiaren berri emango zigun gidaria. Bukatzeko, herri honetan bertan martxan dirauen errota bat ikusi genuen, baita oroigarri modura, bertako irinarekin egindako ogi eta pasta goxo askoak erosi ere.

Egun bete-betea lagunarte ezinhobean!!!!

MontañaAlavesa (3)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE