Print Friendly, PDF & Email

Ardo beltzak ikusmenerako propietate sendagarriak ditu

EITB, 2010/06/26

Esperimentuak arratoien erretinetan burutu dira eta izandako emaitzen arabera ardoak itsutasuna erakarri dezaketen gaixotasunetara zuzendutako terapia berrietarako balio lezake.

Ardo beltzak ikusmen gaixotasunak aurrikusi ditzake. Mahats, ahabi eta bestelako landareetan bezala, ardo beltzak duen osagai batek erretinan kalteturiko odol basoetatik eratorritako ikusmen gaixotasun batzuk aurrikustea posible litzateke Washington-eko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateak eginiko azterlan baten arabera.

Aipaturiko Washington-eko unibertsitatearen ikerlariek “American Journal of Pathology” aldizkariaren uztaileko argitalpenean argitaratutako emaitzen arabera, “resveratrol” deritzon osagaia ardo beltza edateko arrazoi berri bat da.

Zahartzearen aurkako bere efektuek itsutasuna garatu dezaketen gaixotasunetara, esate baterako erretinopatia diabetikoa edota adinera loturiko makularen endekapena, zuzenduriko terapia berrietarako baliogarria izatea posible da.

Rajendra S. Apte adituaren hitzetan, arratoien odol baso anormalen behaketan oinarrituz, ahalbidetu dute ikerketek gaixotasun hauekin loturiko terapiak aplikatzeko era berri bat identifikatzea. Ikerkuntza hau Osasun Institutuetako Ikusmenaren Institutu Nazional eta itsutasun eta ikusmen arazoen ikerketarekin zerikusia duten bestelako organizazioek finantzatu dute.

URL: www.eitb.com/noticias/sociedad/detalle/454078/el-vino-tinto-tiene-propiedades-curativas-vista/

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE