Print Friendly, PDF & Email

Australian begi bioniko bat garatu dute

www.eldiario24.com, 2010/04/01

Australiako Gobernuak oro har itsu askori, bereziki jaraunspenezko erretinosi pigmentarioa pairatzen dutenei, ikusmenaren berreskurapena erakartzea espero duten “begi bionikoa”-ren prototipo bat aurkeztu du.

Helgoaldeko Gales Berriko Unibertsitateko “Bionic Vision Australia” antolakuntzako ikerlariek garaturiko ekimena Melbourneko Unibertsitateko (Australia) BVA kontsorzioaren jaulgipen ofizialean izan zen aurkeztua

“Begi bionikoaren proiektuak Australia ikerkuntza eta merkaturatzeko bide honen buruan mantentzea ahalbidetuko du, eta ikusmena itzul diezaieke milaka pertsonari mundu osoan”, esan zuen ikerlarietako batek. .

Zientzialari australiarren hitzetan, asmakizuna begiko globoan partzialki ezartzen da eta erretinosi pigmentarioa bezala ezagutzen den baldintza genetiko zehatzak sorturiko ikusmenaren endekapen eta jaraunspenezko galera nozitzen duten pertsonentzat diseinatuta dago.

Jarraian azaltzen da funtzionamendua: betaurreko berezi batzuen erdian kokatutako mikrokamara batek irudiak jasotzen ditu. Hauexek patrikan eraman daitekeen prozesatzaile batetara bidaltzen dira. Segidan, prozesatzaileak jasotako irudiak erretina barruan kokatutako unitate batetara igortzen ditu. Unitate honek, aldi berean burmuinera irudiak bidaltzen dituena, bizi diren neuronak estimulatzen ditu.

“Begi bionikoa”-ren erabiltzaileek ez dute berriz ere ikusmen perfekturik izango, baina itxaropena dago burmuinak irudietan berreraiki ahal izango dituen argi puntuak bereizteko.

Australiako Gobernuak 2009an hasi zen ikerkuntzarako 42 milioi dólarreko ekarpena egin zuen eta espero da 2013an sendabide bilakatzea itsuentzat.

URL: www.eldiario24.com/nota.php?id=197827

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE