Print Friendly, PDF & Email

Azafraiak ikusmen galera gerarazi lezake

“The Medical News” -ek argitaraturiko artikuluaren itzulpena, 2009/05/18

Azafraia espezieak baliteke ikusmen galera ekiditeko gakoa edukitzea hirugarren adinean – eta itsutasuna sortzen duten zenbait gaixotasun duten pertsonen ikusmena hobetzen ere lagundu dezake.

ARC Ikusmen Zientziako Bikaintasun Guneko Silvia Bisti Katedradunaren (Ikusmen Gunea) eta L´Aquila-ko Unibertsitatearen, Italia, ikerketek ondorioztatu dute ikusmenaren zelula garrantzitsuenen funtzioa erregulatzen duten geneetan ondore nabarmenak izan dituela azafraiak.
Bere ikerketak frogatu du udaberriko azafrai loreez egindako sukaldaritzan hain preziatua den espezie honek ikusmeneko zelulak (fotojasotzaileak) kaltetik babesteaz gain moteldu eta ziurrenik itsutasuna, DMAE eta Erretinosi Pigmentarioa estarako, eragiten duten gaixotasunen norabidea eralda dezakeela.

DMAE pairatzen duten pertsonekin Erroman egindako entsegu kliniko batek frogatu du aztarna goiztiar batzuk medio azafraiz egindako osagarri dietetikoz osaturiko tratamendu batek kalteturiko zelulak berreskura ditzakeela.
Australiako Ikusmen Gunean lagunak bisitatzen ari den Bisti Katedradunak esan du: “Azafraia ez da soilik antioxidante bat. Badirudi ikusmena babesten duen bestelako ezaugarri multzo bat baduela”.

“Zelulako menbranako grasa azidoaren edukia erregulatzen duten geneei eragiten diela dirudi besteak beste, eta honek eragiten du ikusmeneko zelulak iraukorragoak izatea eta berreskuratzeko gaitasun handiagoarekin”.

“Beste alde batetik frogatu dugu animali ereduetan azafraian aberatsa den dietak begia babesten duela argi dizdiratsuaren efektu kaltegarrietatik- eguzkitan jartzen garen bakoitzean denok jasaten dugun egitatea”.

Bisti Katedradunak dio hirugarren ikerkuntza ildo batek frogatu duela berriki azafraia aktiboa dela pertsona gazteengan erabateko itsutasuna erakar dezakeen begiko gaixotasun genetikoen eraginean, adibidez Erretinosi Pigmentarioa.

Azkenik DMAE, pertsona heldu askori ikusmenaren galera partzial edo erabatekoa eragiten die, duten giza-eragindakoei azafraia aplikatuta zenbait zelula berreskuratzen direla erakutsi da.

“Oso pozik gaude aurkikuntza berri hauengatik. Gehiago jakingo dugu urte honetan zehar emaitza guztiak izaten ditugun heinean”, dio Bisti Katedradunak. Azafraiaren dietan oinarrituriko tratamendu hau Erroman eta Sideny-n urte honetan gizakietan ikusmenaren galera aurreikusteko metodoak barnebiltzen dituen esperimentu zabalago batetan koka daiteke.

Bisti Katedradunak esan zuen azafraiaren ondoreak L´Aquila-n hasi zela ikertzen, Abruzzi-ko zonalde menditsuan, uzta oso oparoa zelako. Ordurako jadanik antioxidante moduan oso ezaguna zen, baina ez zuen aurretik inork ere ez ikusmenean izan zitzakeen efektuak ikertu.

“Azafraiaren abantaila da erabat ziurra eta ez-kaltegarria dela. 3000 urteetan zehar erabilia izan da sukaldaritza eta medikuntzan”.

Bisti Katedradunaren taldea lanean ari da, era berean, ikusmenean efektu onuragarri aldagarriak, zeina berauetan oinarrituriko terapien garapenerako helburua den, ekoizten dituen azafraiaren aktibo osagarriak isolatzeko.

URL: www.news-medical.net/news/2009/05/17/Saffron-could-stopping-blindness-and-cure-eye-disease.aspx

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE