Hautsi dezagun isiltasuna
Bazenekien desgaitasuna duten emakumeok arrisku handiagoa dugula indarkeria matxistako egoerei aurre egiteko?
Galdera horrek ematen dio hasiera gure elkartetik egin dugun bideoari, azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta.
Iturri garrantzitsuetatik ateratako datuen bidez, bideoak sarriegi ikusezin irauten duen errealitate bat erakusten du: desgaitasuna duten emakumeek diskrimizanio bikoitza jasaten dute, eta oztopo handiagoei egin behar izaten diete aurre indarkeria matxista egoerak aitortu, salatu eta horietatik ateratzeko.
Lan horren bidez, desgaitasuna duten emakumeen aurkako indarkeria ikusarazten, sentsibilizatzen eta prebenitzen lagundu nahi dugu, berdintasunaren aldeko borrokak eta indarkeria matxista ezabatzeak ahots eta errealitate guztiak barne hartu behar dituela gogoraratuz.
Bideoa ikustera gonbidatzen zaitugu, eta hausnartzera zein garrantzitsua den indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzea, denontzat bidezkoagoa eta inklusiboagoa.
Partekatu, zabaldu eta ikusarazi
Hautsi dezagun isiltasuna
Eskerrak eman nahi dizkiogu Miriam Guadilla Martinezi bideo hau egiten izandako inplikazioagatik eta laguntzagatik, eta FEKOORi ere eskerrak eman nahi dizkiogu, haren oinarri diren datuak biltzeko eta hautatzeko orientazio baliotsuagatik.


