Print Friendly, PDF & Email

Begi bionikoak iritsi dira

FERMIN APEZTEGUIA, Diario Vasco, 2008/05/05

Zirujau britainiarrek bi itsuri ikusmen pixka bat itzuli diete kamara batzuen ezarpenaren bitartez

Experimentazio programa batetan parte hartzen ari diren bi paziente britainiarrek ikusmena berreskuratu dute bi begi bionikoen ezarpenari esker, oraindik garatze bidean. Bi telebista kamara txikik, nimiño baina behar bezala garunarekin konektatua, ahalbidetzen diete beraien senitartekoak era partzial batean ikustea, hau delarik pertsona itsuek duten borondate nagusiena. Oraingoz behintzat euren aurpegiak identifikatzeko gai izango dira bakarrik. Proiektuan lanean diharduten ikerlariek –ikerlari europear reta estatubatuarrez osaturiko taldea- konfindatza dute esateko, hala eta guztiz ere, 4-5 urteko epean hautaturiko pazienteek ia normala izango den ikusmena izango dutela.

Xede honen lorpenerako aurreneko pausuak pasaden astean eman ziren ikusmenaren kirurjian espezializaturiko Londres-ko ospitale batetan, Moorfields Eye Hospital. Ebakuntzarako aukeratuak bi britainiar izan ziren, zeintzuk ikusmena galtzen joan ziren retinitis pigmentosa deritzon jaraunspenezko gaixotasun baten ondorio bezala. Eragindakoak munduan gutxi gora-behera 100.000 dira eta hauek izango dira bioteknologiaren esparru honetan ematen ari diren aurrerakuntzez baliatuko direnak.

Aukeratuak izan ziren bi pertsonak jadanik itsu geratu ziren. Ebakuntzan pare bat inplantea ezarri zitzaizkien, bat begi bakoitzean, horietako bakoitza betaurreko bezala funtzionatzen duten bi kristalen gainean ezarririko bideo kamara eta transmisore batez hornitua dago. Dispositibo hori burmuinera irudiak eramango dituen giza nerbio optiko bat aprobetxatzeko gai den erretina artifizial bati konektaturik dago.

Argi eta itzalak ikusten dituzte

“Inplanteak bi pazienteengan ondo ezarriak izan ziren eta eragindakoak oso ondo errekuperatzen ari dira” esan zuen ebakuntzen buru izan zen Lyndon Da Cruz begi zirujauak. Lehen ez zuten ezer ere ez ikusten eta orain “oinarrizko ikusmena” zuzentzen den lekuaren arabera. Mugimendu, argi eta itzalak bereizten dituzte; Argus II izenarekin bataiaturiko proiektu luze baten hasiera besterik ez da. “Liluragarria iruditzen zait” kontsideratu zuen Da Cruz-ek.

Eragindako estatubatuarrei jada egin zitzaizkien mota honetako ebakuntzak 16 elektrodoen ezarpenarekin. Bakoitzak puntu bat argitzen du. Erresuma Batuan 60ko inplanteak ezarri dira eta 1.000 elektrodoetara iritsi nahi da, Californiako ikerlariek diotenaren arabera. Urte batzuen buruan, 4-5, gehiago jakingo da.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE