Print Friendly, PDF & Email

BEGISARE ikerkuntzarekin konpromisoa hartuz

2009/02/06

Beste urte batez, BEGISARE-K bere harri-koxkorra jarri nahi izan du, bere baliabideen neurrian, ikerkuntza proiektuetan kolaboratzeko. Horrela, 2008. urtean  1000 Euro eman dizkio FUNDALUCE-ri, Itsutasunaren Aurkako Borrokan diharduen Fundazioari, eta beste 3000 Euro BIODONOSTIA Ikerkuntza Institutoari, "Erretinosi Pigmenarioaren azterlan epidemiologiko, kliniko eta molekularra Gipuzkoan" izeneko proiektua bultzatzeko.

Hau ez litzateke posible izango gure senide eta lagunek Gabonetako Loteriaren bitartez eginiko dirulaguntzarik  gabe eta ezta ere honako erakunde hauen urteroko laguntasunik gabe, berauen dirulaguntzari esker eramaten bait dugu aurrera gure ekintza: Donostiako Udala, Elgoibarko Udala, Hondarribiako Udala, Lezoko Udala, Oiartzungo Udala, Pasaiako Udala, Zizurkilgo Udala, Euskadiko Kutxa, Danobat Grupo, Gipuzkoako Foru Aldundia, Irizar, Kutxa (Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Gipuzkoa y San Sebastián), LKS Ingeniería, Matz-Erreka S. Coop., ONCE, Parque Tecnológico Miramón, Soraluce Cooperativa eta Ulma.

Nahitaezkoa da guretzat ikerkuntzan inbertitzen jarraitzea, berari esker bakarrik, iritsiko bait gara Erretinosi Pigmentariaren sendabidera. Eskerrik asko urtetik urtera zuen laguntzarekin gure konponbidea egunetik egunera gertuago egon dadin egiten duzuenentzat.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE