BEGISARE-ko kideentzako txangoa “Dinastia Vivancos” upeltegira
2009/09/04-rako antolatua
Kide agurgarria,
Beste behin, zugana zuzentzen gara aisialdirako ekintza kultural bat eskeintzera, zehatz mehatz, Errioxako Briones herrian kokaturiko “Dinastía Vivanco” upeltegira bisitaldia. Bisitaldi honek upeltegiarena ezezik museoarena ere barnebiltzen du eta honen ostean eta jardunaldia biribiltzeko, bertan duten jatetxean bazkari batekin emango diogu amaiera.
Txangoaren xehetasunak honako hauek dira:
– Eguna: 2009/09/24 (osteguna da, asteburuan taldeko bisitaldia burutzeko aukerarik ez bait dago).
– Irtetzeko lekua: Donostiako Gipuzkoa plaza, “Ensueños” denda parean). Beste geltokiren bat nahi izanez gero, galdetu.
– Irtetzeko ordua: Goizeko 09.45 tan.
– Bisitaldiak bi ordu eta erdi iraungo du, beraz 14.30tan hasiko gara bazkaltzen gutxi gora behera.
– Itzulera: 17.00tan (bidaian bi ordu eta erdi igaroko dugula kalkulatuz 19.30tan iritsiko gara Donostiara).
– Txangoaren prezioa: 25 euro pertsona bakoitzeko kide eta laguntzailearentzat, hirugarrengoendako, galdetu. Prezioan, garraioa, museo eta upeltegiaren bisita, eta bazkaria sartuta dago.
– Izena emateko epe muga: 2009/09/17, osteguna honako telefono hauetan: 676894157 eta/edo 943424385.
Bisitaldi hontarako zure partaidetza izango dugulakoan, jaso ezazu agur bero bat.
.