Print Friendly, PDF & Email

Begisare Onura Publikoko Elkartea!

2013.05.22, Donostia

Pasaden apirilaren 22tik aurrera Eusko Jaurlaritzak BEGISARE-ri, Gipuzkoan Erretinosi Pigmentarioak Eragindakoen Elkartea, erabilgarritasun publikoa aitortu dio.

Erabilgarritasun publikoaren aitorpenak, gizartean burutzen dugun lanari egindako aitortza izateaz gain, onura bat erakartzen du, alde batetik, dohaintza-egile pribatuentzako, izan ere, aurrerantzean kuota edota dohaintzak errenta aitorpenetatik desgrabatu ahalko dituzte eta, beste alde batetik, enpresek dohaintzak Elkarteen Zergatik kengarria suertatuko diren gastu bezala kontabilizatu ahalko baitituzte.

Bizitzen ari garen garai txar hauetan, proiektu berriak gauzatu eta bai erretinosi pigmentarioak eragindakoak baita gaixotasun honen inguruko ikerketa ere laguntzeko horren beharrezkoak diren diru-sarrerak eskuratzeko bide berria eskaintzen digu onura fiskal hauetaz onuratzeko aukerak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE