• Home
  • /Azken berriak /BEGISAREK GIPUZKOAKO 400 AUTOBUSETAN SENTSIBILIZAZIO KANPAINA ABIAN JARRI DU
Print Friendly, PDF & Email

BEGISAREK GIPUZKOAKO 400 AUTOBUSETAN SENTSIBILIZAZIO KANPAINA ABIAN JARRI DU

Urriaren 8an ospatuko den Ikusmenaren Mundu Eguna dela eta, Retinosis Gipuzkoa Begisarek sentsibilizazio kanpaina abian jarri du Gipuzkoako 400 autobusetan, Lurraldebusen eta Dbusen laguntzari esker.

Zehatzago, autobusetan kartel bana jartzean datza elkartearen ekimena. Xedea da ikusmen murriztua dutenek eta itsuek osasun krisiak ekarri dituen arau berriak betetzeko dituzten zailtasunak zabaltzea eta herritarrei laguntza eskatzea. “Orain inoiz baino gehiago, kontuak izan” goiburua aukeratu du oraingoan Begisarek segurtasun tartea mantentzen eta saltokietako arauak irakurtzen laguntzeko edo tupust egitekotan jendeak uler dezan ezgaitasun baten ondorioa dela.

Kanpaina honen bidez, milaka gipuzkoarrek IKUSMEN MURRIZTUA DUT gure bereizgarria ezagutuko dute eta ulergarritasunari bultzada bat emango diogu gure eguneroko bizitza errazagoa gerta dadin.

Eskerrik asko erakunde publiko zein pribatuetatik babesa eman diguzuen guztioi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE