Martxoak 8. Emakumeen Nazioarteko Eguna: Lidergoa, konpromisoa eta berdintasuna Retina Euskadi Begisare-n.

Categories
Efemerideak

Gaur, martxoak 8, Retina Euskadi Begisareko emakume eta lurralde-presidente gisa hitz egiten dugu: Idania Jiménez (Araba), Itxaso Nuin (Gipuzkoa) eta Arantza Uliarte (Bizkaia). Hiru erakunderen buru gara, baina gure elkartearen egunerokotasunari eusten dioten emakume gehiago ordezkatzen ditugu, laguntzen, antolatzen, entzuten, proposatzen, koordinatzen eta zaintzen dutenak. Ekipo motorren parte direnei — gehiengoa gara — eta espazio […]

BioGipuzkoak aurrera egiten du Erretinaren Distrofia Hereditarioetarako terapia berrien ikerketan

Categories
Ikerkuntza

BioGipuzkoako Neurodegenerazio Sentsorialeko ikerketa-taldeak 2025ean Erretinaren Distrofia Hereditarioen eta bestelako erretinako gaixotasunen azterketan lortutako aurrerapen nagusiak aurkeztu ditu, lan-ildo sendo eta estatuan zein nazioartean aitortua sendotuz. Taldea Cristina Irigoyen Laborra doktoreak eta Javier Ruiz-Ederra doktoreak gidatzen dute, eta bere jarduna gaixotasun horiek hobeto ulertzera, diagnostiko genetikoa hobetzera eta erretinaren degenerazioa geldiaraztea ahalbidetuko duten estrategia terapeutiko berriak garatzera […]

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna 💜Otsailak 11.

Categories
Efemerideak Ikerkuntza

Retina Euskadi Begisaretik, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira, gure aitortza adierazi nahi diegu lankidetzan dihardugun bi ikerketa-proiektuetan parte hartzen duten emakume zientzialariei: Eskerrik asko emakume guztiei zientzia hautatzeagatik, zuen konpromisoagatik eta zuen lanaren bidez ikusmenaren osasunaren ezagutza eta etorkizuna hobetzen laguntzeagatik. Biogipuzkoako Ikerketa Sanitarioko Institutuko emakume zientzialariak Biogipuzkoako IISeko Neurodegenerazio Sentsorialeko ikerketa-taldeak bere […]

Begietako gaixotasun arraroentzako laguntza

Categories
Ikusmen murriztua

Eroskik begietako gaixotasun arraroak dituzten pertsonak laguntzen ditu bere Elkartasun Planaren bidez, non edonork parte hartu dezake kutxatik pasatzean zentimo batzuk emanez, 2026ko urtarrilaren 29tik otsailaren 25era. Hilabeteko kausa honen onuradunetako bat Retina Euskadi Begisare da, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko erretinaren distrofia hereditarioen elkarteek, hauek, erretinaren gaixotasun hereditarioak dituzten pertsonei eta haien familiei arreta integrala […]

Bultzada berria ikerketari!

Categories
Ensayos clínicos Ikerkuntza

Retina Euskadi Begisarek *25.317 €-ko dohaintza* eman dio Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuari, Erretinako Distrofia Hereditarioen (EDH) ikerketarekin jarraitzeko. 🧬 Cristina Irigoyenek eta Javier Ruiz Ederrak zuzendutako lantaldeak 2025ean egindako aurrerapen garrantzitsuen berri eman digu. Erretinaren endekapena motelduko lukeen botika bidea egiten ari da! 👏🏻 Hona hemen xehetasunak: 📅 *Urtebete barru*: Alde erregulatzailea (faserik konplexuena) amaitzea aurreikusten da. […]

Azaroak 25 — Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Categories
Efemerideak

Hautsi dezagun isiltasuna Bazenekien desgaitasuna duten emakumeok arrisku handiagoa dugula indarkeria matxistako egoerei aurre egiteko? Galdera horrek ematen dio hasiera gure elkartetik egin dugun bideoari, azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta. Iturri garrantzitsuetatik ateratako datuen bidez, bideoak sarriegi ikusezin irauten duen errealitate bat erakusten du: desgaitasuna duten emakumeek diskrimizanio bikoitza jasaten […]

Retina Euskadi Begisarek ikusmen murriztua duten pertsonak identifikatzen dituen bereizgarria ezagutarazteko kanpaina bat jarri du abian

Categories
Efemerideak Hurrengo ekitaldiak

· Sentsibilizazio-ekintza hau urriaren 9an ospatuko den Ikusmenaren Mundu Eguna dela eta egingo da · Berrikuntza gisa, ETB 1n eta ETB 2n spot bat zabalduko da, ikusmen murriztua dutenek nola ikusten duten simulatuz · Retina Euskadi Begisarek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikusmen-galera larria duten pertsonak biltzen ditu · IKUSMEN MURRIZTUA DUT bereizgarria erabiltzeak gizarte-interakzioa errazten […]

RETINA EUSKADI BEGISAREK DONOSTIAN OSPATUKO DU ERRETINAREN MUNDU EGUNA, URRIAREN 4an

Categories
Argitalpenak Efemerideak

Retina Euskadi Begisare izenarekin, hiru euskal erakundek bat egin dute, herentziazko erretina-distrofia eta, oro har, ikusmen murriztua duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Irailaren 28an  Erretinaren Mundu Eguna  ospatuko da. Euskadiko hiru elkarteek, Donostian ospatuko dute, urriaren 4an, sentsibilizazio-jai baten bidez, oraingoan Retina Gipuzkoa Begisarek antolatuta. Okendo plazan jarritako eremuan, 10:30etik 14:00etara, informazio-karpak jarriko ditugu, eta horietan, interesa […]

Erretinaren erregenerazioan itxaropentsua den aurrerapena

Categories
Ikerkuntza

Koreako KAIST ikerketa-zentroko zientzialari talde batek aurkikuntza oso itxaropentsua egin du: erretinan dauden zelula jakin batzuk “esnatzeko” modua aurkitu dute, eta horrela, kalteak dituzten neuronak berriro sortzeko gaitasuna izango lukete. Zer aurkitu dute? Erretinan Müller zelulak izeneko egitura batzuk daude. Arrainek, adibidez, zelula hauek neuronetan bihurtu ditzakete kaltea dagoenean. Gizakietan, ordea, hori ez da berez […]

Ikusmen desgaitasuna duen emakumea naiz, eta… ezagutzak, trebetasunak, gaitasunak eta indarrak

Categories
Kategoriarik gabe

Retina Euskadi Begisarek bat egiten du martxoaren 8arekin, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin, ikusmen murriztuko emakumeen gaikuntzei buruzko diskurtsoarekin. Hori da, hain zuzen ere, aurtengo leloa: “Ikusmen-desgaitasuna duen emakumea naiz, eta…” Ikusmen desgaitasuna duten emakumeok diskriminazio bikoitzari aurre egiten diogu, lehenik eta behin emakume izateagatik, eta bigarrenik gure desgaitasun izaeragatik. Aurrera egitea eragozten diguten oztopoak apurtzeko, gure […]