“Arabako Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako baliabideen eta zerbitzuen gida” argitaratu dugu.
Urriaren 14an Ikusmenaren Mundu Eguna ospatuko da eta horren harira ekimena burutuko da. IKUSMEN MURRIZTUA DUT bereizgarriaren erabilerak giza-harremanak errazten ditu eta ulergarritasun ezak sortzen dituen arazoak saihesten laguntzen du.
“EZ, erretinosi pigmentarioa da”
Irailaren 26an, igandea, Erretinosi Pigmentarioaren Mundu Eguna dela eta, Retina Araba Begisarek “EZ, erretinosi pigmentarioa da” kanpaina abiarazi du.
Retina Bizkaia Begisarek egindako “Ikusmen-urritasuna duten pertsonentzako Bizkaiko Baliabide eta Zerbitzuen Gida” argitaratu genuen. Gida aktiboa eta lankidetzakoa izateko egin dugu, beraz ezagutzen dituzuen berritasunak edo baliabideak jakinaraz diezazkiguzue, osatu eta eguneratuta izateko. Espero dugu tresna hau erabilgarria izango dela eta erreferentziazko gida gisa izan dezakezuela.
“Kitchen eye” izeneko indukziozko sukaldearen aurkezpena, ikusmen murriztua duten pertsonentzat egokitua. Erliebezko botoiak ditu eta martxan jarri daiteke bi modu hauen bidez: telefono mobileko aplikazio batengatik, bateagarria dena iOS eta Android sistema operatzaileekin eta “Alexa”ren bitartez, amazoneko dispositibo bat bozgoragailu funtzioa duena, wifi bidez erabilgarria dena.
DHR (Erretinako Distrofia Hereditarioak) begiko gaixotasun arraroak dira, erretinari eragiten diotenak eta gaur egun tratamendurik ez dutenak.
2009.urtean gure Retinosis Gipuzkoa Begisarek Biodonostiari erretinosi pigmentarioaren inguruko ikerketa egitea proposatu zion. Ordutik, proiektuaren alde lan egin dugu baita ekarpen ekonomikoa egin ere. 2020an 23.000 €-ko dohaintza egin dugu Euskadiko hiru elkarteok, beraz, orain arte guztira, 249.375 € bideratu ditugu.
TESTIGANTZAK
Bideo honetan, Begisareko hainbat bazkideri entzun diezaiekezue elkartearen inguruko iritziak ematen, eta elkartearekin harremanetan nola jarri ziren eta eguneroko bizitzan nola moldatzen diren azaltzen
Foru Aldundiaren saria emateko ekitaldia erakunde honen Jauregian burutu da. Bertan parte hartu dute Markel Olano Ahaldun Nagusiak, Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuak eta gure elkarteko bazkide eta ordezkari hainbatek. Sarean zuzenean jarraitzeko 3.000 gonbidapen bidali dira. (Ekitaldi osoa ikusteko esteka, testu honen bukaeran).
Julian Iantzi telebista aurkezle ospetsuak Ikusmenaren Mundu Eguna dela eta (urriak 8) sentsibilizazio bideo bat grabatu du. Ikus-entzunezkoa Retinosis Retina Begisareren ekimenez gauzatu da, erretinosi pigmentarioa zer den azaltzeko eta, oro har, ikusmen murriztuak sortzen dituen zailtasunak eta ulergarritasun eza ezagutarazteko.

