TESTIGANTZAK
Bideo honetan, Begisareko hainbat bazkideri entzun diezaiekezue elkartearen inguruko iritziak ematen, eta elkartearekin harremanetan nola jarri ziren eta eguneroko bizitzan nola moldatzen diren azaltzen
Foru Aldundiaren saria emateko ekitaldia erakunde honen Jauregian burutu da. Bertan parte hartu dute Markel Olano Ahaldun Nagusiak, Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuak eta gure elkarteko bazkide eta ordezkari hainbatek. Sarean zuzenean jarraitzeko 3.000 gonbidapen bidali dira. (Ekitaldi osoa ikusteko esteka, testu honen bukaeran).
Julian Iantzi telebista aurkezle ospetsuak Ikusmenaren Mundu Eguna dela eta (urriak 8) sentsibilizazio bideo bat grabatu du. Ikus-entzunezkoa Retinosis Retina Begisareren ekimenez gauzatu da, erretinosi pigmentarioa zer den azaltzeko eta, oro har, ikusmen murriztuak sortzen dituen zailtasunak eta ulergarritasun eza ezagutarazteko.
2020(04/23 KORONABIRUSak eragindako pandemiari aurre egiten laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak Covid19.eus App-a sortu zuen duela aste batzuk. Tresna honen xederik behinena da gaixotasunaren mapa bat izatea eta horretarako erabiltzaileoi egunero gure osasunaren berri ematea eskatzen zaigu.
Donostia, 2019/11/27 Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteko Aitziber, Txipi eta Uxoa izan dira bart gaueko “Ur Handitan” saioko protagonistak berauen bizipenak eta egunerokotasuna Erretinosi Pigmentarioarekin izanik mintzagai. Hemen saiorako link zuzena https://www.eitb.tv/eu/bideoa/ur-handitan-5-denboraldia/6589/165323/erretinosi-pigmentarioa/
Ezin izan al zenuen jardunaldietara etorri? ¿Hitzaldiren bat bigarren aldiz entzutea gustatuko al litzaizuke? Jarraian, saio guztietara iristeko loturak aurkituko dituzu, zein baino zein interesgarriagoa.

