
Biodonostiako ikerketari buruzko urteko bilera
2016/03/10
BIODONOSTIA Ikerkuntza Gunean bere garaian martxan jarri zen“Erretinosi Pigmentarioaren Ikerlan Epidemiologiko, Kliniko eta Molekularra Gipuzkoan” proiektuaren egoeraren berri izateko urteko bilerara konbokatzen zaitugu. Bilera datorren martxoaren 12an, larunbata, goizeko 11tan izango da, ONCE-ren Aretoan, Donostian, Etxaide kaleko 14-ean.
Arlo genetikoaren arduraduna den Javier Ruiz Ederra doktoreak, 2015. urtean egindakoaren eta etorkizunean egingo denaren berri emango digu.