Retina Euskadi Begisarek *25.317 €-ko dohaintza* eman dio Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuari, Erretinako Distrofia Hereditarioen (EDH) ikerketarekin jarraitzeko. 🧬
Cristina Irigoyenek eta Javier Ruiz Ederrak zuzendutako lantaldeak 2025ean egindako aurrerapen garrantzitsuen berri eman digu. Erretinaren endekapena motelduko lukeen botika bidea egiten ari da! 👏🏻
Hona hemen xehetasunak: 📅 *Urtebete barru*: Alde erregulatzailea (faserik konplexuena) amaitzea aurreikusten da. 🏥 *2027an*: Pertsonekin saiakuntza klinikoak hasiko lirateke. 🔍 Gainera, diagnostiko genetikorik gabe jarraitzen duten kasuak argitzeko urratsak ematen jarraitzen dute.
Ikerlari taldeak eskerrak eman dizkigu ekarpen baliotsu honengatik eta proiektu honek duen etorkizun oparoarekin ilusio handia transmititu digu.
*Eskerrik asko bihotz-bihotzez* dohaintza egin duzuen guztioi, eta bereziki, zozketarako txartelak saltzen lagundu eta erosi dituzuenoi. Zuek gabe, hau ez litzateke posible izango! 👏🏻
Bat egin gurekin!🌍 www.begisare.org #RetinaEuskadiBegisare #Ikerketa #BajaVisión #Begisare #TengoBajaVisión #Elkartasuna #Biogipuzkoa


